Sarea

Archive | Baiona

BAIONA argazkia

Euskarazko irakaskuntzaren kontrako Frantziako erasoak salatu dituzte Kontseiluak eta Behatokiak Baionako giza-katean

Baionako Rene Cassinen sortetxetik Suprefeturaren egoitzaraino giza-katea osatu dute Ipar Euskal herriko hainbat herritarrek eta euskalgintzako zein hezkuntzako ordezkariek; tartean izan dira Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia eta Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendaria. Izan ere, euskarazko irakaskuntza oztopatzen jarraitzen du Frantziako Gobernuak. Horren azken adibide da Hiriburuko Baste Quieta eskola publikoari ezarritako debekua: euskara hutsezko murgiltze-esperimentazio […]

Continue Reading 0
Baiona urr 10

Euskarazko murgiltze-bidezko irakaskuntzaren alde, Baionako giza-katean parte hartuko dute Kontseiluak eta Behatokiak

Frantziako gobernuak euskarari ezarritako beste oztopo bat da Hiriburuko Baste Quieta eskola publikoari paratutako debekua: euskara hutsezko murgiltze-esperimentazio proiektu bat abiatzekoak zuten irailean, baina, derrigorrezko irakaskuntza frantsesez egin behar dela argudiatuta, atzera bota zuen Parisek. Horren aurrean, Ipar Euskal Herriko euskararen aldeko zein hezkuntza arloko elkarte nagusiek bat egin, eta egoera salatzeko giza-katea egingo dute […]

Continue Reading 0