Sarea

Archive | Sailkatu gabea

Jardunaldia hekzuntza mahai-ingurua

Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioaren garrantzia nabarmendu dute ‘Euskararen Herria Euskal Hiztun’ jardunaldiek

Emankorrak izan dira. Bi egunez 15 aditu aritu dira euskararen ezagutzaren unibertsalizoari buruz hausnarrean Eusko Jaurlaritzak eta Kontseiluak antolatutako Euskararen Herria Euskal Hiztun jardunaldietan, eta ehun bat lagunek jarraitu dituzte sarearen bidez. Hainbat arlo eta ertzetatik heldu zaio gaiari, hala nola, hezkuntzatik, aisialditik, erakundeen hizkuntza-politiketatik, helduen euskalduntzetik… Baina guztiek bat egin dute azpimarratzerakoan euskararen erabilera […]

Continue Reading 0
AGERRALDIA az 10

Herritarren aktibazioari eta erakundeen erantzunkizunari dei egin diete euskalgintzako hainbat eragilek

Pandemiaren lehen olatuak agerian utzitako hutsune eta desberdinkeriak bizi-bizi daudela iritsi da bigarrena. Eta oraingoan ere estu hartu ditu euskara eta euskalgintza, lehendik zetozen gabeziak gordindu besterik ez dituelako egin. Hala salatu dute Kontseiluak, Topaguneak, Durangoko Azokak, Errigorak, AEK-k eta Ikastolen Elkarteak, euskalgintzaren ordezkaritza zabal baten izenean egindako agerraldian. Izan ere, euskalgintzaren hainbat proiektu mugarri […]

Continue Reading 0
TITULU IRUDIA

Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren unibertsitate aditu titulua abian da

UEMA, UEU, EHU/UPV eta Kontseiluaren elkarlanari esker martxan da Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren (ELE) unibertsitate aditu titulua. Hamabost ikaslek osatzen dute lehen promozioa, eta lurralde-antolamenduko eta hirigintzako plan eta proiektuen inpaktu soziolinguistikoa neurtzeko eta zuzentzeko beharrezkoa den ELE tresna egoki erabiltzen ikasiko dute. Hain zuzen ere, eraikuntza berrien (etxebizitzak, industrialdeak, azpiegiturak…) balizko hizkuntza-kalteak aurreikusten dituen tresna […]

Continue Reading 0
BAIONA argazkia

Euskarazko irakaskuntzaren kontrako Frantziako erasoak salatu dituzte Kontseiluak eta Behatokiak Baionako giza-katean

Baionako Rene Cassinen sortetxetik Suprefeturaren egoitzaraino giza-katea osatu dute Ipar Euskal herriko hainbat herritarrek eta euskalgintzako zein hezkuntzako ordezkariek; tartean izan dira Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia eta Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendaria. Izan ere, euskarazko irakaskuntza oztopatzen jarraitzen du Frantziako Gobernuak. Horren azken adibide da Hiriburuko Baste Quieta eskola publikoari ezarritako debekua: euskara hutsezko murgiltze-esperimentazio […]

Continue Reading 0
JOAN MARI PROTOKOLOAN

Joan Mari Torrealdairen heriotzaz: “Euskalgintzaren balioak islatzen dituen pertsona izan da”

Euskara izan da Joan Mari Torrealdai (Forua, 1942-Usurbil, 2020) soziologo, kazetari eta ikerlariaren jardun eskergaren ardatza: Jakin aldizkariaren bidez euskal pentsamendua eta euskara sustatzen jardun zuen gaztedanik, Euskaldunon Egunkaria euskal kazetaritzaren egunkari mugarriaren sortzaileetako bat izan zen -baita horregatik atxilotu ere-, eta euskarak jasan duen zentsura eta zapalketa ikertzeaz gain, euskal liburugintzako ikerlari nagusienetako bat ere […]

Continue Reading 0
Geroa Euskaratik agerraldia

Alarma egoerak agerian utzi dituen gabeziei aurre egiteko urgentziazko neurriak aurkeztu ditu Kontseiluak

Oraindik ez dakigu COVID-19aren eragina zenbatekoa izango den, ezta zer nolako bilakaera izango duen ere. Dakiguna da krisi honek agerian utzi dituela gure gizartearen gabeziak, eta, ondorioz, zaurgarrienak eta gutxitutakoak izan direla kaltetuenak. Hizkuntza-eskubideen kasuan beste hainbeste gertatu da: ​euskal hiztun komunitateon eskubideak zapalduak izan dira ustezko berehalakotasunaren eta lehentasunaren izenean, eta euskalgintzarekiko erakundeen babes […]

Continue Reading 0