Sarea

Archive | Sailkatu gabea

Kontseilua urriak 19 iruna

“Nafarroako Gobernuari ausardia eskatu nahi diogu justizia, berdintasuna eta kohesioa daudelako jokoan”

“Justiziari, berdintasunari eta kohesioari muzin egiten dien epaia izan da”; horrela adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, euskalgintzako hainbat eragilerekin batera: Xabi Martinez de Lezea (IKA), Begoña Muñoz (Nafarroako Ikastolen Elkartea), Agurne Gaubeka (Hizkuntzaren Behatokia eta Xabi Garcia (AEK). Epaiari erantzuteko, urriaren 19an elkarretaratzea antolatu dute, eguerdiko hamabietan, Gobernuaren egoitzaren aurrean. Lehenik eta behin, […]

Continue Reading 0
Kontseilua-Valentzia

“Alderdiei konpromiso zehatzak jasotzeko eskaera egingo diegu hizkuntza gutxiagotuen alde lan egiten dugun eragileok”

Lan-bilera egin dugu Valentzian Estatuko hizkuntza-gutxituen normalizazioaren alde lan egiten duten gizarte eragileok, eta bertan izan da Kontseiluko idazkari nagusia; azaroaren 10eko hauteskundeei begira, zenbait ildo zehaztu ditugu, tartean, agerraldia egitea Madrilen hilaren amaieran. 2019ko apirilaren 10ean aragoieraren, asturieraren, galegoaren, euskararen eta katalanaren alde lan egiten duten zenbait eragileok, lau hiritan egindako aldibereko agerraldietan “Hizkuntza-aniztasuna: […]

Continue Reading 0
Behingoz20181027

Nafarroan beste lege bat beharrezkoa dela agerian utzi du, beste behin, auzitegiak

Kontseiluak larritzat jo du eskubideen babesle izan beharko lukeen auzitegiak herritarren eskubideen urraketak ahalbidetuko dituen epaia argitaratu izana, eta Gobernuari aurre egiteko ausardia eskatu dio. “Tamalez ez da Nafarroako Auzitegiak euskaldunon eskubideen aurka hartzen duen lehen erabakia eta, beraz, ez gaitu harritu; halere, oso argi uzten du egungo Euskararen Legeak horrelako ebazpenei atea zabaltzen diela” […]

Continue Reading 0

Gobernu demokratiko eta aurrerakoi batek herritarren hizkuntza-eskubideen bermea erdigunera ekarri beharko du

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak dei egin dien alderdiei akordio programatikoan euskaldunen hizkuntza-eskubideen bermerako neurri eragingarriak jaso ditzaten. Horretarako maiatzean aurkeztutako proposamena eta honako prentsa oharra bidali diete alderdiei. 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeak igarota, alderdiak Nafarroako Gobernu berrirako akordio programatikoan murgilduta dauden honetan, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak deia luzatu die alderdiei. “Finean, egunotan onar dezaketen akordio […]

Continue Reading 0
argazkiacondestable1

Legegintzaldi berrian jauzia egiteko proposamena aurkeztu du kontseiluak

Hauteskunde-kanpainaren baitan aurkeztu du Kontseiluak Iruñean hizkuntza-politika berrirako bide-orria   Ez-ohiko ekitaldia antolatu du gaur goizean Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUAk Iruñeko Erraldoien txokoan “Hainbatek galdetu digute zergatik antolatu dugun kanpainaren erdian zerbait, erantzuna xinplea izan da: hizkuntza-eskubideen afera erdigunera ekarri behar delako” azaldu du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok. Hiru herritarren testigantza jaso nahi izan […]

Continue Reading 0
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Protokoloa, gobernantza eredu berrietarako abiapuntu

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok Aberystwyth University eta University of Edinburgh erakundeek sortutako Revitalise sareak Cardiffen antolatu duen lan-saioan parte hartu du. Revitalise sareak hizkuntza-biziberritzaren inguruan antolatutako laugarren lan-saioa izan da honako hau, hain zuzen ere, gobernantza-ereduen aldaketari buruzkoa. Kontseiluko idazkari nagusia ELEN-Europako Hizkuntza Berdintasunaren aldeko Sareko lehendakariorde gisa gonbidatu dute parte hartzera. “Lan-saio trinko […]

Continue Reading 0