Sarea

Kontseiluak bat egin du larunbateko manifestazioarekin

 

Duela aste bat kezka agertu zuen azken asteotan hezkuntzaren esparruan Gobernua hartzen zen zenbait erabakirekin, eta larunbatean bidegabekeria horiekin desadostasuna agertzeko aukera izanen dela uste du.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak babesa agertu nahi izan dio aurreko astean zenbait gurasok larunbaterako egin zuten deialdiari “Egun gertatzen ari diren bidegabekeriei kalean ere erantzun beharra dago” adierazi du.

Izan ere, duela egun batzuk Kontseiluak Nafarroako Gobernuak hartutako zenbait erabaki izan zituen hizpide eta dei egin zion Gobernuari bere lana behar bezala egin dezan, hain zuzen ere, egoera gutxituan dagoen hizkuntzaren aldeko neurriak hartuz eta ez, ordea, oztopoak jarriz

Kontseiluko ordezkarien arabera, orduan, Nafarroako Gobernuari dei egin zioten, baina egia ere bada derrigorrezko hezkuntzan ez ezik, haur hezkuntzan ere, oztopo gero eta handiagoak daudela euskaraz ikasteko, eta zenbaitzuek euskarazko irakaskuntzari ateak itxi nahi dizkiotela etorkizun hurbilean. “Lotsagarria da haien fobiak herritarrak eskubidez gabetzeko erabiltzea” adierazi dute.

Horrexegatik, Kontseiluak otsailaren 29an Euskara Eskubidea lelopean izanen den manifestazioa babesten duela eta bertan erakundearen idazkari nagusia buru duen ordezkaritza egonen dela jakinarazi nahi du honako ohar honen bidez. #EuskaraEskubidea

Saretu:
No comments yet.

Utzi erantzuna