Sarea

argazkia3b

ELENeko zuzendaritza-batzordean hizpide izan dituzte Donostia 2016ko Goi Bilera eta Hizkuntza Eskubideen Bermerako Protokoloa

Europako Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bileraren talde antolatzailean ELENeko ordezkari den Davyth Hicksek eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok azaldu dute proiektua. Europako berrogeita bi hizkuntza-komunitateen berreskurapenean lan egiten duten gizarte eragileen sare handiena den Europako Hizkuntzen Berdintasunaren aldeko Sarea-ELEN erakundearen zuzendaritza-batzordeak bilera egin du gaur Mainzeko (Alemania) Johannes Gutenberg Unibertsitatean. Bertan Kontseiluko idazkari nagusi Paul […]

Continue Reading 0
IMG_7346

Kontseiluak eta Donostia 2016k erreferentziazko hainbat erakunderekin batera aurkeztu dute Europako Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera

Nazioarteko adituekin eta gizarte zibileko eragileekin hainbat hilabetez landu ondoren, 2016ko abenduan Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztuko da Donostian. DONOSTIA/SAN SEBASTIAN 2016 Europako Kultur Hiriburua Fundazioak eta Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUAk sustatzen duten EUROPAKO HIZKUNTZA ANIZTASUNAREN GOI BILERA proiektua aurkeztu da gaur goizean Miramar Jauregian, Donostian. Goi Bileraren antolatzaile taldea Donostian elkartu da egun hauetan, […]

Continue Reading 0
ona-1

Determinazioz eta ozen aldarrikatu dute Donostian “Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara”

Kontseiluak deituta egin den manifestazioan oztopoak edozein direla ere horiek gainditu eta Euskal Herrian euskaraz biziko garela aldarrikatu dute. Horretarako determinazioa erakutsi dute bertan bildu diren euskaltzaleak eta baita azken ekitaldian hitz egin duten Oñatiko alkate Mikel Biainek eta Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak. Manifestazioa Gipuzkoa plazan hasi eta Bulebarrean amaitu da. Bulebarreko ekitaldian, Bilbaok […]

Continue Reading 0
Nafarroako-agerraldia

Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara!

Nafarroako euskalgintzaren ordezkaritza zabala bildu gara azken aldian Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren aldetik hizkuntza-politikari lotuta jazotako injerentziak salatzeko.  Gaurkoan bereziki Baztanen gertatutako salatu nahi dugu. Baztango udalak konpromiso irmoa du herritarrek duten euskaraz  bizitzeko nahia errealitate bihurtzeko. Ildo horretan ulertu behar dugu UEMAn sartzeko hartu berri duen konpromisoa eta zentzu horretan doa ere Euskara plana […]

Continue Reading 0
Donostia20150221

Euskaltzaleek oztopoen gainetik euskaraz biziko direla aldarrikatu dute Donostian

Batzeneko kideek guztien izenean agiri hau irakurri dute:  Gaurkoan hemen bildu gara, euskaraz bizi nahi dugun hainbat lagun. Euskaraz bizi nahi horrek batzen gaitu, elkartasun hariak josten ditu gu guztion artean. Mingarria da ordea, beste zenbaiten aldetik, agintari arrotzen eskutik, euskaraz bizi nahi hori itotzeko, euskara hil-hurren uzteko, euskaldunon aurka duten erra etengabea. Euskaldunok euskaraz […]

Continue Reading 0

Espainiak gaztelania legez bermatzen duen bitartean, euskalduna babesik gabe dago enpresen aurrean

Gaur goizean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren idazkari nagusi Paul Bilbao agertu da prentsaren aurrean ildo politiko eta instituzionalaren arduradun Iñaki Lasaren laguntzarekin, Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko dekretuaren betetze mailaren inguruko balorazioa egiteko. Paul Bilbaoren esanetan, betetze mailaren inguruan egindako azterketek argi eta garbi adierazten dute dekretua erredaktatua dagoen bezala ez dela tresna juridiko […]

Continue Reading 0