NORI ZUZENDUTA DAUDE JARDUNALDIAK?

– Irakasleei, pedagogoei eta irakaskuntzako langileei
– Guraso elkarteetako eta hezkuntza komunitateko kideei
– Euskalgintzako, euskaltegietako, aisialdi eta euskara elkarteetako kideei
– Euskaltzaleei eta norbanako interesatuei

Jauzirako Prest izenpean, 2022ko azaroaren 10 eta 11an Euskararen Ezagutzaren Unibertsalizazioa hizpide izango dituen jardunaldiak egingo dira Gasteizko San Prudencio Fundazioan (nola iritsi), Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak lankidetzan antolatuta.

Izan ere, 2020an egin ziren ezagutzaren unibertsalizazioari buruzko lehen jardunaldiak, eta Euskararen herria euskal hiztun (ikus laburpena eta hitzaldiak) izenburua izan zuten. Orduan hasitako bideari segida emanez, aurten bigarren jardunaldiak egingo ditugu.

Lehen jardunaldietan bezalaxe hiru ardatz nagusitan banatuko ditugu jardunaldiak, herritarrak euskalduntzeko hiru bide nagusietan:

– Hezkuntza arautua
– Hizkuntzaren transmisioa eta sozializazioa
– Helduen euskalduntzea

Oraingoan ere, izango dira hausnarketa orokorrerako aukerak eskainiko dituzten hitzaldiak. Are gehiago, hitzaldi nagusi batzuk horri begira jarri nahi ditugu. Eta ardatz edo eremu bakoitzaren egiturari dagokionez, marko teorikoak ezartzeaz gain, ikuspegi praktikoak garrantzia hartuko du, eta ekimen edo jardun zehatzen parte hartzea sustatuko dugu.

Izena emateko azken eguna: azaroak 9, hau barne.

EGITARAUA

AZAROAK 10, OSTEGUNA
09.15-09.30IREKIERA-EKITALDIA
 Paul Bilbao Sarria – Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
Miren Dobaran Urrutia – Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea
09.30-10.30SARRERA-HITZALDIA
Flandriako (eta Bruselako) hezkuntza-eredua hizkuntza gutxitua indartzeko
 An De Moor –
Odisée Unibertsitateko irakaslea
10.30-11.30Zein dira Kataluniako sistemaren indarguneak eta ahulguneak? Zer dugu ikasteko?
 Avel·lí Flors-Mas –
Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea
11.30-12.00KAFE-ETENA
12.00-12.45HEZKUNTZA ARAUTUA
Zer izan behar dugu buruan hizkuntza-proiektuaz ari garenean?
 Karmele Pérez Lizarralde – HUHEZI-Mondragon Unibertsitateko irakaslea
12.45-13.30Ikasle euskaldun eleaniztunak helburu, nola garatu dira hizkuntza-proiektuak?
 Julen Etxeberria Mendiola – Aitor ikastola (Donostia)
Zefe Ziarrusta Artabe – Ugarana eskola (Dima)
Fertxu Izquierdo Jiménez – Iparralde DBHI (Iruñea)

Bideratzailea: Arantxa Urbe Irazusta – Hik Hasiko kidea
15.30-16.30TRANSMISIOA-SOZIALIZAZIOA (I)
Errealitate zehatzei erantzuteko eredu bereziak
 Pili Anuncibay Campandegui – Belaskoenea eskola (Irun)
Rober Okariz Zufiaurre – Assa ikastola (Lapuebla de Labarca)
Eñaut Arriaran Villar – Mariturri eskola (Gasteiz)
16.30-17.00Zein ekarpen egiten die aisialdi antolatuak hizkuntzaren gaitasunari eta jarrerari?
Maite Asensio Iparragirre – HEZTEN aisialdi euskaltzalea
17.00-17.45Haur eta gazteen egonaldiak: tarte baterako arnasguneak
 Maddi Bordagaray – UDA LEKU
Izar Agirretxe Iradi – IKUSIKA
Maialen Cadavid Etxebarria – EUSKAL UDALEKUAK
AZAROAK 11, OSTIRALA
09.30-10.30TRANSMISIOA-SOZIALIZAZIOA (II)
Ele-meleka: Bigarren Hezkuntzako nerabeen hizkuntza-sozializazioan laguntzeko proiektua
 Iñaki Eizmendi Arsuaga – EBETE
Jon Pello Artetxe Mendizabal – TTAKUN
10.30-11.30Udaletan familia bidezko euskararen transmisio-politika sistematizatuak bultzatzeko proiektua
 Natxo Mosteiro Robredo – Hizkuntza Plangintza arduraduna, Herri-administrazioetan hizkuntza normalizatzeko zuzendaritza, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
11.30-12.00KAFE-ETENA
12.00-12.45HELDUEN EUSKALDUNTZEA  
Zer egin ezagutzaren unibertsalizazioa helduen esparruan sustatzeko?
Aize Otaño Lizarralde – AEK
Joxerra Olano Etxabe – IKA
12.45-13.30INGURA Euskara online ikasteko ingurune digitala
 Eskarne Lopetegi Zalakain – Metodologia eta edukien arloa HABE
13.30-13.45JARDUNALDIEN ITXIERA