Sarea

Blogak Archive

kartela2

Lege berria, poztu gaitezen (Zigor Etxeburua)

Euskaldunok naturalizatu egin dugu hizkuntza zapalkuntza egoera, baina hori ez da naturala. Hainbesterako da barneratzea, ezen poztu egiten baikara gure etxean euskaraz egiten digutenean ere, arrunta behar lukeenean. Pozten gara, kide bat topatzen dugulako parean, baina batez ere, aitortuak sentitzen garelako pozten gara. Lehena, gutxiengo izaera duen komunitatearen ezaugarria litzateke, ordea, bigarrena, gutxiagotutako jendartearena. Nafarroan […]

Continue Reading 0
languages

Katalanaren eta euskararen botere-lehiak (Iker Salaberria)

Orain lau urte, aukeratu berri zen Frantzisko aita santuak latinez jakinarazi zuen Joan Paulo II.aren eta Joan XXIII.aren kanonizaziorako data. Ez da lehen aldia hala egin zutela, latinak, hildako hizkuntzatzat har zitekeen arren, elizaren hizkuntza ofizial izaten jarraitzen baitu. Hala izanda ere, nazioarteko prentsak berria behar bezala jaso eta zabaltzeko modua egin zuen. Nik dakidala […]

Continue Reading 3

Ez gara akuriak (Zigor Etxeburua Urbizu)

Zerbitzu publikoak erabiltzailearen inguruan ardazten dira, pertsonekin lan egiten da, pertsonentzako, eta horren arabera moldatu behar du zerbitzuak. Publikoak izanik, herritarroi eskubide zehatzak aitortzen zaizkigu, eta eskubide horiek betebeharrak eragiten dizkiete erakundeei. Jakina, bi parteen arteko harreman horretan, hizkuntza da administrazioaren eta erabiltzailearen arteko zubi nagusia. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan, herritarrek administrazioarekin harremana […]

Continue Reading 0
tren-en-marcha

[Iritzia] Abiatu ofizialtasunaren trena

AHTaren egitasmoak krisia eragin omen du Nafarroako Gobernua sustengatzen duen laukoan, hurrengo aurrekontuen babesa zalantzan jartzeraino. Ordea, ez dugu ezagutu horrelako tinkotasunik euskaldunoi duintasuna itzuliko digun Euskararen Lege berri bat eskatzeko orduan. Joan den ekainean, eremu mistoa osatzen duten herrien kopurua nabarmen haztea onartu dute, Legeak funtsean duen bazterkeriari eusteaz batera. Iritzi kontrajarriak entzun dira […]

Continue Reading 0
inkestak eta neurketakII_burukoaII

Inkestak eta neurketak (II): emaitzen irakurketa eta ondorioak (Iker Salaberria Urkizu)

Aurreko Kale-Erabileraren Neurketaren emaitzak aurkezterakoan, Soziolinguistika Klusterreko kideek ondorio hauek mahai-gaineratu zituzten: Egungo baldintza soziolinguistikoekin euskararen [kale] erabilerak goia jo du (…) Ez dago hobekuntza tarterik euskal hiztunen kopuruak nabarmenki gora egiten ez badu eta, aldi berean, hiztun berri horiei euskarazko harremanetan txertatzeko aukerarik eskaintzen ez bazaie. Hau da, erabilerak ezin dezake gora egin elebidunen […]

Continue Reading 0
inkestak eta neurketakI_burukoa

Inkestak eta neurketak (I): espektatibak eta ilusio… optikoak (Iker Salaberria Urkizu)

Inkestek ez digute balio soilik errealitatea hobeto ezagutzeko, errealitatea bera ere moldatzen dute inkestek. Maria Braun soziologo argentinarrak dioen bezala: inkestek ‘izaera performatiboa’ dute: ez dute soilik ikertzen den objektua deskribatzen, berau sortzen eta eraldatzen ere eragiten dute (Braun, 2011:6). Halako inkestek berez dute izaera performatiboa eta batzuetan behar baino gehiago. VI. Inkesta Soziolinguistikoan, izaera […]

Continue Reading 0