Sarea

Blogak Archive

Kontseilua urriak 19 iruna

“Nafarroako Gobernuari ausardia eskatu nahi diogu justizia, berdintasuna eta kohesioa daudelako jokoan”

“Justiziari, berdintasunari eta kohesioari muzin egiten dien epaia izan da”; horrela adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, euskalgintzako hainbat eragilerekin batera: Xabi Martinez de Lezea (IKA), Begoña Muñoz (Nafarroako Ikastolen Elkartea), Agurne Gaubeka (Hizkuntzaren Behatokia eta Xabi Garcia (AEK). Epaiari erantzuteko, urriaren 19an elkarretaratzea antolatu dute, eguerdiko hamabietan, Gobernuaren egoitzaren aurrean. Lehenik eta behin, […]

Continue Reading 0

Euskaldunon hizkuntza eskubideekiko bazterkeria merke saltzen da (Iker Salaberria Urkizu)

Gaur, Berriaren bidez jakin dugu Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak kontsumitzaileen estatutu berria egin nahi duela. Sailak prestatu duen aurreproiektuan, ordea, kontsumitzaileen hizkuntz eskubideak bermatzeko urratsak ematea baztertu dute. Herritar kontsumitzaileok ez ditugu antza hizkuntza eskubideak beste eskubideen pare. Eta halakoetan ohi denez eta batzuek gustuko dutenez, atera dute beste behin hori arrazoitzeko […]

Continue Reading 0
Behingoz_herritarrak

Aldaketa behingoz! (Zigor Etxeburua Urbizu)

“Gu nafarrak gara ala ez gara? Jakina bagarela! Eta orduan, zergatik tratatzen gaituzte ezberdin?” galdetu zuen hizlariak, behingoz euskara Nafarroa osoan ofizial izendatzea eskatzeko Iruñean egindako mobilizazioaren amaieran. Horixe da kontua. Nafarroa zatituta dago hizkuntza lege bidegabe baten erruz. Lege horrek bereizkeria sustatzen du, pertsonak klasifikatuz eta kategorizatuz, hizkuntza eskubideak osorik aitortuta dituzten herritarren eta […]

Continue Reading 0

… eta aldiz, lurralde antolaketari badagokio (Iker Salaberria Urkizu)

“Jaurlaritzaren iritziz, lurralde antolaketari ez dagokio hizkuntza eremuetan sartzea” . Horixe da, lehengo astean Azpeitian eginiko Lurraldea eta Hizkuntza 4. Jardunaldietan azaldu bezala, UEMA eta Kontseiluak Lurralde Antolaketarako Gidalerroei jarritako zuzenketei emaniko erantzuna. Eginiko zuzenketak begiratuta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik zuzendu nahian dabiltzan ikuspegia, antza. “Eppur si muove” (eta aldiz, mugitzen da). Benetan esan ote zuen […]

Continue Reading 0

Euskaldunontzat lege ona, behingoz (Zigor Etxeburua Urbizu)

Heldu da Nafarroara euskaldunek merezi eta behar duten lege babesaren alde egiteko unea. Udazkenean, Euskararen Lege berri bat idatzi beharko du Parlamentuak. Horregatik, 1986ko Vascuencearen Lege gaiztoa bertan behera utzi eta euskaldunontzat ona izango den lege bat egiteko aukera hau bultzatzeko, mobilizazio berezia egingo du Kontseiluak, urriaren 27an, Iruñean. Iruñeko hiru tokitatik abiatuko diren hiru […]

Continue Reading 0

Osakidetzak ikuspegi estrategikoa behar du (Saioa Rodriguez Andueza)

Edozein esparrutan egindako plangintzaren balorazio garaiak zenbaki saltsa dakar berarekin, ezinbestean. Hori gertatzen ari da Euskararen Erabilera Osakidetzan Normalizatzeko Bigarren Planarekin ere. Izan ere, ezarritako epearen erdia bete da 2016ko abenduan. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ebaluazioa egin eta aurkeztu zuen jendaurrean. Bertan, argi adierazi zuen hizkuntza-politika eraginkortu ezean urraketa egoera betikotu egingo zela. Ondoren, Osakidetzak […]

Continue Reading 0