Sarea

Tag Archives | manifestazioa

BerdintasunarenAlde20171216

Justizia eta pertsonen arteko berdintasuna aldarrikatu dituzte euskaltzaleek Iruñeko kaleetan

Nafarroako herritarren arteko berdintasuna aldarrikatu da Bide eman euskarari: Berdintasunaren alde! egindako manifestazioan. Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatu eta Sarasate pasealekuan egindako ekitaldiarekin amaitu da. Ekitaldian, hezkuntzako zerrenda bakarraren aldarrikapena egin dute, kaltetutako lagun batzuk. Euskaldunon ganako desberdinkeria, gehien dakiena zigortzea… salatu dituzte. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak egin du azken hitzartzea eta kaltetu irakasle […]

Continue Reading 0
ZerrendaBakarraSindikatuekin2017_12_13

Eragile sozialak ere justiziaren eta berdintasunaren alde aterako dira kalera

Kontseiluak larunbaterako antolatu duen manifestazioari atxiki zaizkio ELA, LAB, STEILAS, Bilgune Feminista eta SOS Arrazakeria. Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiarekin batera, agerraldia egin dute hiru sindikatuetako ordezkariek. Bilbaok azaldu duenez, pertsonen arteko berdintasuna eta justizia aldarrikatzeko kalera aterako garen honetan, oso garrantzitsua da eragile hauen atxikimendua. ELAko Maria Baldak azaldu du agerraldia egitearen arrazoia: “Gaur […]

Continue Reading 0
IMG-0638

Bide eman euskarari, berdintasunaren alde! lelopean egingo da abenduaren 16ko manifestazioa

Kontseiluko bazkideen ordezkariekin batera agerraldia egin du Paul Bilbaok, idazkari nagusiak. Bertan, hilaren 16an egingo den manifestaziorako urgentziazko deialdia egin dute. Azken asteotan gertatutakoek, bereziki zerrenda bakarraren aferak, bultzatuta. Gizarte nafarraren kohesioaren eta normalizazioaren alde eta nafarren eskubideen berdintasunaren aldeko mobilizazioa izango da eta baita hainbat eragile sustatzen ari diren jarrera antisozialak salatzeko ere. Agerraldia […]

Continue Reading 0
ona-2

Nafarroako Gobernuari dagokio fitxa mugitzea orain

Bide eman euskarari manifestazioaren eta honen testuinguruan sortutako dinamikaren balorazio baikorra egin du Kontseiluak. Manifestazioan zein aurreko asteotan egindako ekimen guztietan parte hartu duten herritarrei eskerrak eta zorionak eman nahi dizkie. Herri gogo indartsua dagoela agerian geratu ondoren, Nafarroako Gobernuari dagokio orain herritarrek egindako eskaera horri bide ematea. (gehiago…)

Continue Reading 0
agerraldia-GOLEM-euskalgintza-16-5-31

#2dEmanEuskarari manifestazioan parte hartzera deitu dute Kontseiluko kideek

Paul Bilbaok, idazkari nagusiak larunbateko manifestazioaren aurreko azken agerraldia egin du hedabideen aurrean hainbat bazkidek lagunduta. Nafarroan gertatu diren hainbat kontuk deialdiaren beharra agerian uzti dutela azaldu du. Bestalde, herritarren gogoa indartsu dagoela nabaritu dela ere azpimarratu du. Ekainaren 4an, 17:30ean Golemetik abiatuko da ‘Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu’ lelopean egingo den manifestazioa. […]

Continue Reading 0
argazki-3

Herritarrok euskarari bide ematen jarraituko dugu

Bide eman euskarari manifestazioari atxikimendua eman dioten hainbat lagunek agerraldia egin dute Paul Bilbao idazkari nagusiarekin. Anabel Arraizak honako testua irakurri du bertan: Orain dela urtebete leku honetan bertan bildu ginen euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko. Orduan azaldu genuen zein zailtasun topatzen genituen egunerokoan bai Nafarroako eremu ez euskalduna delakoan euskaraz ikasteko, heldutan euskara ikasteko, […]

Continue Reading 0