Sarea

Tag Archives | bide eman euskarari

Manifestazioa Abenduak 16 142

Larunbateko milaka herritarren aldarria helarazteko bilera eskatu dio Kontseiluak Izquierda-Ezkerrari

Ostegunean, abenduaren 21ean, Nafarroako Parlamentuak hezkuntzako lan publikorako sarbidea arautu nahi duen PSNren lege proposamena aztertuko du, hain zuzen ere, oposizioetarako Gobernuak onartu duen irakaslegaien zerrenda bakarra baztertuz. Egunotan publikoki azaldu du Kontseiluak lege proposamen horren aurkako iritzia, nafarren eskubideen berdintasunaren aurkakoa delako, euskaldunok pairatzen dugun bazterkeria indartzen duelako eta nabaritzen hasia zen aldaketa politikoan […]

Continue Reading 0
BerdintasunarenAlde20171216

Justizia eta pertsonen arteko berdintasuna aldarrikatu dituzte euskaltzaleek Iruñeko kaleetan

Nafarroako herritarren arteko berdintasuna aldarrikatu da Bide eman euskarari: Berdintasunaren alde! egindako manifestazioan. Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatu eta Sarasate pasealekuan egindako ekitaldiarekin amaitu da. Ekitaldian, hezkuntzako zerrenda bakarraren aldarrikapena egin dute, kaltetutako lagun batzuk. Euskaldunon ganako desberdinkeria, gehien dakiena zigortzea… salatu dituzte. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak egin du azken hitzartzea eta kaltetu irakasle […]

Continue Reading 0
kartela

Euskararen Lege berria Berdintasunaren alde

Hogeita hamaika urte dira eraiki zutela Nafarroan herritarren hizkuntza eskubideak bereizteko harresia. Nafarroako Euskararen Legeak lehen eta bigarren mailako herritarrak bereizteko harresia eraiki zuen. Herritar euskaldunak oinarrizkoa den hizkuntza eskubideaz gabetu zituzten agintariek, eta gaur egun, indarrean jarraitzen du euskaraz bizitzeko eskubidea bizi diren tokiaren arabera aitortu eta ukatzen digun legeak. Urteotan guztiotan, Nafarroako euskalgintzak […]

Continue Reading 0
IMG-0638

Bide eman euskarari, berdintasunaren alde! lelopean egingo da abenduaren 16ko manifestazioa

Kontseiluko bazkideen ordezkariekin batera agerraldia egin du Paul Bilbaok, idazkari nagusiak. Bertan, hilaren 16an egingo den manifestaziorako urgentziazko deialdia egin dute. Azken asteotan gertatutakoek, bereziki zerrenda bakarraren aferak, bultzatuta. Gizarte nafarraren kohesioaren eta normalizazioaren alde eta nafarren eskubideen berdintasunaren aldeko mobilizazioa izango da eta baita hainbat eragile sustatzen ari diren jarrera antisozialak salatzeko ere. Agerraldia […]

Continue Reading 0
ona-2

Nafarroako Gobernuari dagokio fitxa mugitzea orain

Bide eman euskarari manifestazioaren eta honen testuinguruan sortutako dinamikaren balorazio baikorra egin du Kontseiluak. Manifestazioan zein aurreko asteotan egindako ekimen guztietan parte hartu duten herritarrei eskerrak eta zorionak eman nahi dizkie. Herri gogo indartsua dagoela agerian geratu ondoren, Nafarroako Gobernuari dagokio orain herritarrek egindako eskaera horri bide ematea. (gehiago…)

Continue Reading 0
argazki-3

Herritarrok euskarari bide ematen jarraituko dugu

Bide eman euskarari manifestazioari atxikimendua eman dioten hainbat lagunek agerraldia egin dute Paul Bilbao idazkari nagusiarekin. Anabel Arraizak honako testua irakurri du bertan: Orain dela urtebete leku honetan bertan bildu ginen euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko. Orduan azaldu genuen zein zailtasun topatzen genituen egunerokoan bai Nafarroako eremu ez euskalduna delakoan euskaraz ikasteko, heldutan euskara ikasteko, […]

Continue Reading 0