Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.kontseilua.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

  • Izen soziala: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
  • I.F.Z.: G20620217
  • Helbidea: Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa)
  • Telefono zenbakia: 943 59 12 00
  • Helbide elektronikoa: kontseilua@kontseilua.eus
  • AS/G/07267/1998 zenbakiarekin inskribatuta Euskadiko Elkarteen Erregistroan

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren (aurrerantzean “Kontseilua” edo “Tratamenduaren Erantzulea”) helburua euskararen normalizazio-prozesuak azkartzea da.

———

  1. Baldintza Orokorrak

www.kontseilua.eus webgunea Kontseiluaren jabetzako webgunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, ezingo diote eman Tratamenduaren Erantzuleari, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Tratamenduaren Erantzuleak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Kontseiluak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

Interneten bidez eskainitako administrazio-informazioak ez ditu ordezten lege, arau, xedapen ofizial eta aldizkari ofizialetan formalki argitaratu beharrekoak diren administrazio-egintzak.

Webgune honetan eskura dagoen informazioa gida gisa baino ez da ulertu behar, eta legezko baliorik ez du. Desadostasunik balego ofizial jotako informazioaren eta webgunean agertutakoaren artean, ofiziala da legez balio duen bakarra.

Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Tratamenduaren Erantzulea ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Kontseiluak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

Kontseiluak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

———

  1. Harpidetzak

Web gune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk (esate baterako buletina jasotzeko) erabiltzeko beharrezkoa da datuak ematea. Zerbitzua egokia izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea.

Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai hasierako harreman, eta baita geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du.

Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, Kontseiluak, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.

Kontseiluaren hainbat zerbitzuetara harpidetzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela Kontseiluaren baldintza orokorrak eta pribatutasun politika. Era berean, Kontseiluaren legezko interesan oinarrituta eta interesdunak modu zentzudunean espero lezakeenean oinarrituta, Kontseiluak bere produktu eta zerbitzuei buruzko edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dituen beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza jakinarazpenak bidaliko ditu, nola posta arruntez, hala baliabide elektronikoen bitartez. Erabiltzaileak edonoiz erabili dezake tratamendu honen aurka egiteko eskubidea.

Erabiltzaileek borondatez eskatu ahal izango dute buletinetako harpidetza egitea. Nolanahi ere, erabiltzaileek noiznahi eskatu ahal izango dute zerbitzu horretan baja emateko. Horretarako, idazki bat bidali beharko dute Kontseiluara, edo bestela, erakundeak horretarako jarritako beste edozein bitarteko erabili ahal izango dituzte.

———

  1. Jabetza intelektuala eta industriala

www.kontseilua.eus webgunearen bidez zabaldutako eduki guztiak Creative Commons erakundearen Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC) lizentziaren menpekoak izango dira. Baimen-konfigurazio honen arabera, eratorritako edukiak sortzea ahalbidetzen zaio Erabiltzaileari, baldin eta erabilera komertziala ematen ez bazaie. Jatorrizko edukia xede komertzialez ez erabiltzeko beharra ezartzen dio, halaber, bere buruari, Kontseiluak. Hortaz, egilearen modu berean baino ez du Erabiltzaileak Kontseiluak Interneten zirkulazioan jarritako edukiak partekatzeko aukera. Dena den, aintzat hartu beharrekoa da aitortza-baldintza hartzen dutela beren baitan Creative Commons-peko lizentzia-mota guztiek, baita kontseilua.eus-eko eduki publikoen izaera deskribatzen duenak ere. Horrek esan nahi du egilearen berri eman behar duela Erabiltzaileak edukiok erabiltzean.

Edukien lizentziek jabego intelektualean dute jatorria. Beraz, lizentziak erabiltzeak ez du esan nahi jabegoari uko egiten zaionik. Arren, irakurri arretaz jabego intelektualari buruz lege-ohar hauetan azaldutako gainerako zehaztapenak ere.

———

  1. Webgunea eta zerbitzuak zuzen erabiltzea

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta haren bidez baliatu daitezkeen zerbitzuak legez kontrakotzat edo ez zilegitzat jo daitekeen jarduerarik egin gabe erabiltzeko, eta, berdin, baita Euskalgintzaren Kontseiluaren edo hirugarrengoen eskubideak urratu gabe erabiltzeko ere. Era berean, erabilera-baldintza hauen edo indarreko legeriaren edo onarturiko erabileren aurka ezingo du jo. Batez ere, informazio gisa, Erabiltzaileak uko egiten dio honako jarduera hauek egiteari:

  • Kontseiluaren, euskalgintzaren edo hirugarrengoen agiri elektronikoak edo datuak suntsitu, eraldatu, baliogabetu edo era batera zein bestera hondatzea.
  • Beste erabiltzaile batzuen sarrera webgunera edo haren zerbitzuetara oztopatzea, eskura izandako bitarteko informatikoak masiboki erabiltzeagatik, bai eta sistema horietan arazoak edo akatsak sor ditzaketen jarduerak egitea.
  • Posta arruntaren nahiz elektronikoaren bidez mezuak edo SMSak oso kopuru handian bidaltzea edo merkataritza- edo publizitate-asmoz bidaltzea hartzailearen oniritzirik izan gabe.
  • Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko mezuak aldatzen edo kopiatzen, irakurtzen edo ezabatzen, edo bidean atzematen saiatzea.
  • Sistema Kontseiluaren sistema informatikoko gune mugatuetara sartzen ahalegintzeko erabiltzea, edo hirugarrengoenetara, informazioa lortzeko.
  • Erabiltzaile baten abantailak handitzen saiatzea sisteman.
  • Edozein bitarteko erabiliz zeinahi eraldaketa sor dezaketen programak sartzea Kontseiluaren, euskararen gizarte-erakundeen edo hirugarrengoen sistema informatikoetan.
  • Beste erabiltzaile bat edo Kontseilua bera edo hirugarrengoak iruzurrez ordeztea.
  • Webgunearen bitartez legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako ekintzak sustatzea edo bultzatzea.
  • Webgunearen bitartez arraza, sexua, sexualitatea, ideologia, erlijioa edo sinesmenak direla eta, ideia edo jarduketa diskriminatzaileak sustatu edo bultzatzea.
  • Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako diren zerbitzuak edo produktuak sartzea onartzea, eskura jartzea edo sistemara biltzea.
  • Euskalgintzaren Kontseiluaren, euskararen gizarte-erakundeen edo hirugarrengoen industria edo jabetza intelektualari dagozkion eskubideak urratzea.
  • Hirugarrengoen informaziorako konfidentzialtasun-eskubidea urratzea.
  • Konstituzioan, Nazioarteko Tratatuetan eta gainerako legerian onartutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzea.

———

  1. Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Tratamenduaren Erantzuleak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Tratamenduaren Erantzuleak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

———

  1. Jurisdikzioa

Kontseiluaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Kontseilua eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Tratamenduaren Erantzuleak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.