Sarea

Tag Archives | nafarroa

EuskararenLegeak32_20181213

Paul Bilbao: “Zer gertatzen ari da Nafarroako Euskararen Legearen aldaketarekin?”

Nafarroako Euskararen Legearen 32. urteurrenaren testuinguruan agerraldia egin du Kontseiluak. Ildo horretan egindako lanaren balantzea egin du eta galdera zehatza egin dio Parlamentuari, Euskararen Legearen inguruan zer gertatzen ari den. Kontseiluaren baitan biltzen den Nafarroako batzordeak lagunduta egin du agerraldia Paul Bilbao idazkari nagusiak. “Duela hiru urte Nafarroako Parlamentuan Kontseiluak eta berau osatzen duten bazkide […]

Continue Reading 0
IMG_1802

Hizkuntza-eskubideak aitortzeko aukera juridiko bakarra ofizialtasuna dela aldarrikatu du Kontseiluak Nafarroako Parlamentuan

Nafarroako Parlamentuak Euskararen Lege berria idazteko sortutako batzordean parte hartu du gaur Kontseiluak. Paul Bilbao idazkari nagusiak eskaera zuzena egin die parlamentariei: “Zuek etxe honetan gure eskubideez erabakitzen duzue, zuen esku dago gure eskubideen aitortza”. Aldaketa behingoz egin behar dela ere esan du. Lege berria behar da, euskaldunontzat, eskubide berdintasuna egon dadin, injustiziak zuzenduz, herritarron […]

Continue Reading 0
Euskararen legea Iruñea

Hizkuntza-berdintasun erreala bermatuko duen lege berriaren beharra aldarrikatu dute

Gaur egin da Iruñean “Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean” jardunaldian. Nafarroan egun ezarria dagoen zonifikazioaren ondorioak alde ikuspegitik, ikuspegi historiko juridikoa, arlo administratiboa, soziolingustikoa eta euskara garatzeko trabak aztertu dira bertan. 100 pertsonek parte hartu duten jardunaldian gaur egun herritarren eskubideak juridikoki aitortzeko, eta beraz, instituzioek eskubideak bermatzeko betebeharra izateko, dagoen aukera bakarra ofizialtasuna ezartzea […]

Continue Reading 1
euskararen legea azkena

“Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean” jardunaldia egingo da Iruñean

“Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean” jardunaldia antolatu du UEUk Kontseiluaren laguntza eta Euskarabidearen babesletzarekin. Bertan Nafarroako zonifikazioaren ondorioak alde juridiko batetik aztertuko dira alde batetik, bai eta ikuspegi historikoa, arlo administratiboa, soziolinguistikoa eta euskararen garapenerako trabak ere. Topaketa irailaren 29an egingo da Iruñean eta matrikula zabalik dago (DOAN): www.ueu.eus Aurkezpenean Ane Sarasuak, UEUko idazkari nagusiak; […]

Continue Reading 0
WhatsApp Image 2018-09-05 at 10.08.27-2

Behingoz euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatuko da urriaren 27ko mobilizazioan

Kalera irteteko deia egin du Kontseiluak. Urriaren 27an mobilizazio handia egingo da, 17:00etan hasita, nafar guztiei euskaraz bizitzeko eskubidea bermatuko dien ofizialtasuna eskatzeko. Hizkuntza-politikaren alorrean Nafarroan bizitzen ari den egoerak bultzada berria emateko aukera zabaldu duela uste du Kontseiluak. Une honetan, “behingoz, euskaldun guztiak bereizkeriarik gabe, berdin hartuko dituen egoera sortzeko aukera ikusten dugu. Nafarroako […]

Continue Reading 2
Sinadura_Lizarraldea_0baja

Lizarraldeko herritarrek ere Nafarroako eskualdaketarekin amaitu behar dela aldarrikatu dute

Iazko urrian Iruñerriko herritarren eskabideekin egin bezala, Lizarraldekoak ere Nafarroako Parlamentuko erregistroan entregatu dituzte. Herritarrek euren bizipenak kontatuz bete dituzte eskabideak. Egunerokoan euskaraz bizitzeko dituzten zailtasun eta trabak jaso dituzte bertan. Lizarraldeko AEKko kide Susana Bidartek esan duenez, “argi geratu da euskaldunok Nafarroan pariatzen dugun bereizkeriak bere horretan jarraitzen duela, bizi garen lekuaren arabera aitortzen […]

Continue Reading 0