ABENDUAREN 27KO EKITALDIAREN AURKEZPENA, BILBOKO KAFE ANTZOKIAN

Euskararen etorkizuna jokoan dago.

Abenduaren 27an, Euskalgintzaren Kontseiluak eta bazkideek deituta, Bilbao Arena euskaltzalez beteko duen EKITALDIA antolatuko dugu. Informazio guztia eta sarrerak www.pizkundea.eus webgunean daude eskuragarri.

Gune honetan ekitaldiaren zabalpena egiteko oinarrizko baliabide eta materialak jasotzen dira.

Ekarpen oro ongi etorria izango da. Euskaltzale guztion indarra beharko dugu!

Herrietan atxikimendu ekimenak

Zuen eragiletik zein norbanako gisa ekitaldiari atxikimendu publikoa eman nahi izanez gero, bi aukera proposatzen ditugu:

  1. Argazkiak atera, taldean edo banaka, kartela eskuetan.
  2. Bideoa grabatu, taldean edo banaka, atxikimendua emanez eta ekitaldira joateko arrazoi bat adieraziz.

Jarraian zuen sare sozialetan igo dezakezue #Pizkundea edota #EuskaltzaleonGaraiaDa traolak erabiliz eta “Euskalgintzaren Kontseilua” (@kontseilua) etiketatuz.

Eskuorriak banatu ditzakezue ere. Hemen deskargatzeko ereduak:

Sare sozialetarako edukiak

Hemen jasotzen joango gara ekitaldia zabaltzen laguntzeko material guztia: kartelak, pankarta eredua, eskuorriak, sare sozialetarako edukiak eta abar. Laguntzeko prest bazaude, jarri gurekin harremanetan!

Kartelak eskatzeko

Zure herri, auzo edo eskualdean kartelak jartzeko prest bazaude, bete mesedez galdetegi hau eta ahal bezain laster zurekin harremanetan jarriko gara kartelak non eta noiz jaso ditzakezun azaltzeko. Kartelak 48x68cm-koak dira, bertikalak.

Tamaina txikiagoan nahi badituzue, zuen kabuz inprimatzeko PDF formatuan deskargatu dezakezue HEMEN.

Autobusak herrietatik

Herri, auzo eta eskualdetik Bilbora joateko autobusak antolatzeko asmoa edo beharra dagoen kasuetan, inguruko euskalgintzarekin harremanetan jartzea eta elkarrekin antolatzea hobesten dugu. Herri bakoitza arduratu beharko da antolaketaz, zabalpena egiteaz eta gastuak ordaintzeaz. Hemen duzue autobusak iragartzeko kartel eredu hau (PDF) baliatu dezakezue.

Ekitaldia zabaltzeko bestelako ekimenak

Ekitaldiaren zabalpena egiteko ekintza eta ekimen posibleen bilduma jaso dugu ondorengo lerroetan. Sakatu gainean xehetasunak ikusteko.

  • Email buletinak: Bazkideen edo harpidetuen email zerrendak dituzten elkarte/eragileen kasuan, ohiko buletin edo bidalketetan deialdiaren mezutxo bat txertatu daiteke, edo email oso bat bidali ekitaldira joateko eta zabalpenean laguntzeko gonbitarekin.
  • Ekitaldira deitzeko elkartearen kartel propioak edota sareetako edukiak sortzea, imajinazio apur batekin.
  • Hedabideetara iritzi artikuluak edo prentsa oharrak bidaltzea (tokiko euskalgintzaren atxikimenduarekin, adibidez).
  • Kontseiluaren sare sozialak jarraitu eta mezuak zabaltzea: X/Twitter · Mastodon · BlueSky · Instagram · Facebook · TikTok.

Bestelako proposamen, ekarpen edo ideiarik izanez gero, bidali mesedez komunikazioa@kontseilua.eus helbidera. Eskerrik asko, eta animo!


Jarrai gaitzazu sare sozialetan eta jaso gure jardunaren berri: 

IZAN LAGUNTZAILE EUSKARAREN ALDE!