Euskara doan ikasteko eskubidea aldarrikatu dute argazki bidez
Aldarrikapen historikoa izan da Euskal Herrian euskara ikastea doakoa izatea eta Kontseiluaren baitan biltzen den helduen euskalduntze eta alfabetatzearen sektoreak ere bat egin du doakotasunaren aldarriarekin. Helduen euskalduntze eta alfabetatzea dohainik izateko proposamena landu zuen 2017an eta aurten ere bat egin dute hainbat euskaltegik aldarri horrekin.
Doakotasuna eskatzen dute justiziazkoa delako eta herriko kohesionatua izan nahi badugu, herritar guztiei tresna guztiak eskaini behar zaizkielako. Berezko hizkuntza ezagutzeko eskubidea ere hor kokatu behar dela dio Kontseiluak. Horregatik, eskubide horren alde, argazkiak atera dituzte Euskal Herriko hainbat euskaltegi eta elkarteetako kideek.
Kontseiluak EAErako egindako proposamenak helduen euskalduntzearen zerbitzuaren zatirik handiena Eusko Jaurlaritzak bere hain hartu behar duela dio. Ardura hori ere azaleratu nahi izan dute euskara ikasleek eta Jaurlaritzari eskatu urrats hori ematea beren burua osoki euskaldundu ahal izateko.
Iruzkinik ez "Euskara doan ikasteko eskubidea aldarrikatu dute argazki bidez"