
Gero arte, Julen
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak dolua agertu nahi du Julen Kaltzada euskalgintzako kide historikoaren heriotzaren aurrean.
Zalantzarik gabe, Euskalgintzaren historian hizki larriz idatzita geratu dira Julen Kaltzadaren izen-deiturak. Euskara eta herrigintza ardatz, gizon konprometitua. KONTSEILUAn ere ondoan izan dugu Julen sorreratik bertatik, beti lagun, beti animoak ematen.
Euskal Herriko euskalduntze-prozesua azkartzea izango da Juleni egin diezaiokegun omenaldirik onena.
Andoainen, 2017ko azaroaren 13an
Iruzkinik ez "Gero arte, Julen"