Helduen euskalduntzea
2017an eta 2018an Kontseiluak Doakotasuneranzko bidean eta Doakotasuneranzko bidean Nafarroan izeneko dokumentuak aurkeztu zituen. Helduen euskalduntzearen eremuan lan egiten duten eragileen % 90etik gorako atxikimendua izan zuten dokumentuok. Bertan, Kontseiluak ezagutzaren unibertsalizazioa helburu eta euskara ezagutzeko eskubidea oinarri, euskalduntze-prozesua doakoa izateko neurri eta erabakien zerrenda bildu zituen.
2022an, aurreko proposamenetan oinarrituz, Kontseiluko helduen euskalduntzearen sektorea osatzen duten elkarteetako ordezkariek Euskara ezagutzeko beharra helduengan sustatzeko proposamena delako dokumentua aurkeztu zuten. Proposamenaren gelburua herritar guztiei euskara ikasteko eta alfabetatzeko bidea erraztea da, bi zutabetan ardaztua. Alde batetik, euskalduntze prozesu osoa doakoa izatea. Bestalde, helduei euskara ikasi beharra ere sortzea, motibazio pragmatikoa zein afektiboa bultzatuz, bai eta bitarteko egokiak eskura jarriz ere.
–