Sarea

Tag Archives | iruñea

Kontseilua urriak 19 iruna

“Nafarroako Gobernuari ausardia eskatu nahi diogu justizia, berdintasuna eta kohesioa daudelako jokoan”

“Justiziari, berdintasunari eta kohesioari muzin egiten dien epaia izan da”; horrela adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, euskalgintzako hainbat eragilerekin batera: Xabi Martinez de Lezea (IKA), Begoña Muñoz (Nafarroako Ikastolen Elkartea), Agurne Gaubeka (Hizkuntzaren Behatokia eta Xabi Garcia (AEK). Epaiari erantzuteko, urriaren 19an elkarretaratzea antolatu dute, eguerdiko hamabietan, Gobernuaren egoitzaren aurrean. Lehenik eta behin, […]

Continue Reading 0
Behingoz20181009

Justizia, berdintasuna eta kohesioa izango dira urriaren 27ko mobilizazioaren zutabeak

Urriaren 27an, 17:00etan egingo den mobilizazioaren nondik norakoen berri eman du Kontseiluak. Berau osatzen duten ordezkariekin batera agerraldia egin du Paul Bilbao idazkari nagusiak. Mobilizazioari amaiera emango zaion lekuan izan da agerraldia, autobus geltokiko belardian, hain zuzen ere. “Kontseiluak aurreko astean Parlamentuan hizkuntza-eskubideak bermatzeko lege proposamena aurkeztu zuen Parlamentuan. Gure proposamenean herritarrak  erdigunera ekarri ditugu. […]

Continue Reading 0
BerdintasunarenAlde20171216

Justizia eta pertsonen arteko berdintasuna aldarrikatu dituzte euskaltzaleek Iruñeko kaleetan

Nafarroako herritarren arteko berdintasuna aldarrikatu da Bide eman euskarari: Berdintasunaren alde! egindako manifestazioan. Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatu eta Sarasate pasealekuan egindako ekitaldiarekin amaitu da. Ekitaldian, hezkuntzako zerrenda bakarraren aldarrikapena egin dute, kaltetutako lagun batzuk. Euskaldunon ganako desberdinkeria, gehien dakiena zigortzea… salatu dituzte. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak egin du azken hitzartzea eta kaltetu irakasle […]

Continue Reading 0
EuskaraOfizialaNafarroaOsoan

Nafarroako herritarren arteko berdintasuna berma dadin dinamika abiatuko du Kontseiluak

Nafarroako hainbat herritan gauzatuko den ekimenaren berri eman du gaur Kontseiluak. ‘Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan’ izenpean garatuko den dinamikak euskaldunok Nafarroan bizi duten bereizkeria gainditzea du helburu, eskualdekatzearekin amaituz. Horretarako, euskarak lurralde osoan ofiziala izan behar duela aldarrikatuko da, Iruñerriko hainbat herritan herritarrengandik jasoko diren eskaeren bitartez. Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak agerraldiari hasiera eman […]

Continue Reading 0
ona

Euskaraz bizitzeko nahiak hartu ditu Iruñeko kaleak

   Herritarren euskaraz bizitzeko nahia egikaritzeko, euskarari bide ematen jarraitzeko, prestatusuna barreitatu dute Iruñetik barna euskaltzaleek. Kontseiluak antolatutako ‘Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu’ manifestazioa egin da gaur. Orain dela urtebete desira genuen egoerara ez garela oraindik heldu adieraztea eta ‘aldaketa’-ren Gobernuarentzat bultzada izatea izan ditu helburu Golemen hasi eta Sarasate pasealekuan amaitu den […]

Continue Reading 0
agerraldia-GOLEM-euskalgintza-16-5-31

#2dEmanEuskarari manifestazioan parte hartzera deitu dute Kontseiluko kideek

Paul Bilbaok, idazkari nagusiak larunbateko manifestazioaren aurreko azken agerraldia egin du hedabideen aurrean hainbat bazkidek lagunduta. Nafarroan gertatu diren hainbat kontuk deialdiaren beharra agerian uzti dutela azaldu du. Bestalde, herritarren gogoa indartsu dagoela nabaritu dela ere azpimarratu du. Ekainaren 4an, 17:30ean Golemetik abiatuko da ‘Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu’ lelopean egingo den manifestazioa. […]

Continue Reading 0