Hezkuntza Legean, euskara eta euskal kultura etorkizunaren ardatz
Gaur, Euskararen Nazioarteko Egunean, EAEko Hezkuntza Lege berriak jaso beharreko hiru neurri azaltzen dituen «Euskara eta euskal kultura, etorkizunaren ardatz» adierazpena aurkeztu da Bilbon.
Aipatu adierazpenak hezkuntzaren, kulturaren eta euskararen munduko 211 aditu, sortzaile eta profesionalen atxikimendu jaso du, tartean, ikastola eta eskoletako irakasleak eta zuzendariak, hezkuntzan adituak, unibertsitateko irakasle eta ikerlariak, kulturaren esparru anitzetako sortzaileak, idazleak, aktoreak, musikariak, bertsolariak, hizkuntzalariak, hezitzaileak, hainbat esparrutako teknikariak eta abar luze.
ADIERAZPENA SINATU NAHI BADUZU, IDATZI HEZKUNTZA@KONTSEILUA.EUS POSTA ELEKTRONIKORA.
–
–
Euskara eta euskal kultura,
ETORKIZUNAREN ARDATZ!
~~~~~~~~~~~~~~~
Euskara da gure herriko berezko hizkuntza. Horrexegatik, herritar guztiek dute euskara ezagutzeko eskubidea, eta, ondorioz, hezkuntza-sistemaren ardura ere bada ikasle guztiek euskara-maila egokia erdiestea derrigorrezko hezkuntza amaitutakoan, edozein izanik ere bizitokia, egoera sozioekonomikoa, jatorria, ingurune soziolinguistikoa… Ikasleen eskubideak bermatzeko betebeharra dute botere publikoek, eta horrek esan nahi du araudiak argi eta zehatz jaso behar duela ikasle guztiei euskararen ezagutza bermatzeko zein bide eskainiko zaien.
Izan ere, euskara hizkuntza gutxitua da bere herrian, eta errealitate hori ezin ezkuta daiteke. Azken hamarkadotan urratsak egin dira, baina oraindik ere egoera gutxituan jarraitzen du, eta beraz, berdintasuna helburu, euskarak neurri proaktiboak behar ditu, ezin arau daiteke bi hizkuntzak maila berean baleude gisa. Horregatik, ikasle euskaldun eleaniztunak sortzerako orduan arrakasta gehien izan duen hezkuntza-eredutik abiatu behar da etorkizuneko arautegia; alegia, euskara ikas- eta irakas-hizkuntza duen eredutik. Beraz, euskarak behar du izan hezkuntza-sistemako hizkuntza normalizatua. Euskara ezagutu gabe sartzen diren ikasleei arreta berezia eskaini beharko zaie, eta hizkuntza-proiektuak errealitate soziolinguistikora egokitzeko irizpide orokorrak ezarri beharko ditu legeak berak. Betiere euskara gutxiago duenari gehiago ematea izango da oinarria.
Eta, noski ez dago hizkuntza ulertzerik horri lotzen zaion kultura alboratuta. Kultura ere eskubidea da, eta kalitatezko hezkuntzaren bidean, ezinbestekoa da euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatzea, gizarte-kohesiorako elementua baita. Halaber, transmisioak bi lan-ildo sinkronizatu behar ditu: alde batetik, euskarazko kulturgintzaren historia eta
orainaren ezagutza, eta beste alde batetik, euskaraz sortzeko grina transmititzea askotariko kultur adierazpideetako ereduak jasota eta praktikatuta.
Bestalde, ez da ahaztu behar euskal kulturgintza ekosistema bat dela, hainbat eragilek osatzen dutena (sortzaileak, hedabideak, hezkuntza-komunitatea…), eta ekosistema hori osasuntsu egon dadin, eragile horiek guztiek elkar elikatu behar dutela. Hortaz, hezkuntza legeak dagozkion bi eremu hauetan bermatu behar ditu euskalduntzea eta kulturaren transmisioa: hezkuntza arautuan eta ez-arautuan.
Gainera, beharrezkoa da euskara errealitate kultural bati lotzen zaiola jasotzea, zazpi lurraldetan zabaltzen den errealitatea. Munduaren ikuskera gure gertuko errealitatetik abiatuta etorri behar da, euskararen herriaren errealitatetik.
Horrexegatik guztiagatik, ezinbestekoa da hezkuntza-lege berriak honako hiru puntuak berariaz jasotzea:
1. Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
2. Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
3. Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.
Bilbon, 2022ko abenduaren 3an
–
SINATZAILEAK
- Ainara Iturrioz Lekuona – ELHUYAR Ekonomia eta finantzetako teknikaria
- Ainara Lasa Perez – BERRIA Marketing arduraduna
- Ainhoa Azpirotz Eizmendi – HIK HASI Hezkuntza-kazetaria eta Hik Hasiko erredaktorea
- Ainhoa Zumeta Mendizabal – ZARAGUETA Irakaslea
- Aiora Jaka Irizar – Itzultzailea
- Aiora Zulaika Soroa “Pirritx” – KATXIPORRETA Pailazoa
- Aitor Altuna Etxabe – ARREMANITZ KOOP.
- Aitor Bengoetxea Alkorta – UEU Zuzenbidean doktorea
- Aitor Gorosabel Garai – Musikaria
- Aitor Mendiluze – Bertsolaria
- Aitor Zuberogoitia Espilla – HUHEZI Irakaslea
- Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute – ELHUYAR Zientzia dibulgatzailea
- Aitziber Anakabe Iturriaga – EHUko Irakaslea Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta UEUkidea
- Aitziber Garmendia – Aktorea
- Aitziber Lasa Iglesias – ELHUYAR Zientzia hezitzailea
- Aitziber Martinez de Lagos – HEZKUNTZA PLAZARA
- Aize Otaño Lizarralde – AEK Artezkaritza kidea
- Alaia Martin Etxebeste – Bertsolaria
- Alaine Agirre Garmendia – Idazlea
- Alaitz Imaz Oiartzabal – ELHUYAR Komunikazio teknikaria
- Alfonso Mujika Etxeberria – ELHUYAR Itzultzailea
- Alizia Iribarren Andueza – AEK-ko Koordinatzaile nagusia
- Amaia Arregi Korta – TXATXILIPURDI
- Amaia Astobiza Uriarte – ELHUYAR Hizkuntzalaria
- Amaia Perez Elorza – HEZTEN Soziolinguistika taldeko koordinatzailea
- Amaia Urkola Goenaga – UEU Gipuzkoako Foru Aldundiko Baso Osasuneko teknikaria eta UEUko kidea
- Amaia Zarrabeitia Salterain – ELHUYAR Partaidetza teknikaria
- Amelia Barquin Lopez – HUHEZI Irakaslea Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, eta kultura arteko hezkuntzan
- Amets Arzallus Antia – Bertsolaria
- Ana Arruarte Lasa – EHUko Irakaslea eta ikertzailea Donostiako Informatika fakultatean eta UEUkidea
- Ana Galarraga Aiestaran – ELHUYAR Zientzia dibulgatzailea
- Ana Mendizabal Uliarte – IES MIGUEL UNAMUNO BHI
- Ana Urkiza Ibaibarriaga – Idazlea
- Ana Zelaia Jauregi – EHUko Informatika Fakultateko irakaslea eta UEUkidea
- Ander Basaldua Artiñano – EHUko eta UEUko Irakasle ohia
- Ander Lipus – Aktorea
- Ane Albisu Iriarte – Irakaslea
- Ane Elordi Alburquerque – KORRIKA Arduraduna
- Ane Sarasketa Goienola – IRALE Irakaslea
- Aner Egaña Azpiazu – ELHUYAR Hizkuntza teknologietako informatikaria
- Antton Telleria – Komikoa – Komikoa
- Anuntxi Arana Murillo – EUSKALPEN Idazlea, antropologoa eta Euskal PENeko kidea
- Arantxa Urbe Irazusta – HIK HASI Hezitzailea eta Hik Hasiko kidea
- Aritz Larreta Bereziartua – HIK HASI Irakaslea eta gurasoa
- Aritz Lili Lekanda – AIARALDEA EKINTZA FAKTORIA Hezkuntza alorreko arduraduna
- Arkaitz Miner Aristizabal – Musikaria
- Arrate Gaztelu Agirre – OINHERRI Dinamizatzailea
- Asier Etxenike Ugarte – HEZKUNTZA PLAZARA
- Asier Gorostidi Aliri – HEZTEN Bezeroen arretarako eta laguntza taldeko koordinatzailea
- Asier Serrano Lasa – EUSKALPEN Idazlea, kantagilea eta Euskal PENeko kidea
- Beatriz Fernandez Fernandez – EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko burua
- Beatriz Zabalondo Loidi – BERRIA Lehendakaria
- Benito Fiz Diez – AEK Didaktika arduraduna
- Beñat Amenabar Perurena – EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateko irakaslea
- Beñat Gaztelumendi Arandia – Bertsolaria
- Bertol Arrieta Kortajarena – Idazlea
- Castillo Suarez Garcia – Idazlea
- Danel Solabarrieta Arrizabalaga – ELHUYAR Zientzia hezitzailea
- Deunore Aguilera Ortuzar – URTXINTXA
- Edorta Jimenez Ormaetxea – Idazlea
- Edurne Rangel Gutiérrez – OKONDOKO ESKOLA Irakaslea
- Eider Gogorza Ulazia – AEK Irakaslea
- Eider Goiburu Moreno – UEU UEUko Bigarren Hezkuntzako Masterreko irakasle
- Eider Rodriguez Martin – Idazlea
- Eneritz Anakabe Iturriaga – EHUko Irakaslea
- Eñaut Aiartzaguena Bravo – Ilustratzailea
- Eñaut Elorrieta Larruzea – Musikaria
- Felix Olasagasti Arsuaga – EHUko Biokimika eta Biologia molekularra saileko irakaslea eta UEUkidea
- Fernando Mijangos Ugarte – EHUko Kimika irakasle-ohia eta UEUkidea
- Gaizka Arrizabalaga – SAN NIKOLAS IKASTOLA Zuzendaria
- Galder Perez Gonzalez – Aktorea
- Garbiñe Ubeda Goikoetxea – Idazlea
- Goizalde Landabaso Etcheverry – Idazlea
- Gotzon Barandiaran Arteaga – AHOTSENEA Idazlea
- Gurutze Ezkurdia Arteaga – EHUko Bilboko Hezkuntza fakultateko irakaslea
- Haritz Salaberria Goikoetxea – TTAKUN EUSKARA ELKARTEA Koordinatzailea
- Iban Arregi Epelde – BERRIA Kontseilari ordezkaria
- Iban Zaldua Gonzalez – Idazlea
- Idoia Begoña Fernandez – EHUko Hezkunza zientziak saileko irakaslea
- Idoia Pujana Uriarte – BOTIKAZAR INSTITUTUA Irakaslea
- Idurre Alonso Amezua – HUHEZI Irakasle eta ikertzailea
- Idurre Zugazagasti Aja – ELHUYAR Partaidetza teknikaria
- Igone Zabala Unzalu – EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazio saileko zuzendaria eta irakasle titularra Zientzia eta Teknologia fakultatean
- Igor Leturia Azkarate – ELHUYAR Adimen-artifizialeko ikertzailea
- Iker Agirre Aginalde – TXATXILIPURDI
- Iker Estanga Alonso – ELHUYAR
- Iker Manterola Isasa – ELHUYAR Hizkuntza-teknologietako informatikaria
- Imanol Epelde Pagola – Irakaslea
- Imanol Miner Aristizabal – Euskara teknikaria
- Ines Castiella Imaz – UEU Goi mailako ingeniari industriala
- Inma Hernaez Rioja – EHUko Unibertsitateko irakasle katedraduna
- Intza Gurrutxaga – EHE Kidea
- Iñaki Alegria Loinaz – UEU Informatikan doktorea
- Iñaki Goirizelaia Ordorika – EHUko Ingeniaritza Telematikoko katedraduna Komunikazio Ingeniaritza Sailean
- Iñaki Iurramendi Mendizabal – Kiroletako Udal Teknikari ohia
- Iñaki Leturia Yurrita – ELHUYAR Teknopoliseko aurkezlea
- Iñaki Lopez de Luzuriaga – EWKE Itzultzailea
- Iñaki Martiarena Otxotorena “Mattin” – Ilustratzailea
- Iñigo Etxezarreta – Musikaria
- Iñigo Morcillo Berrueta – ELHUYAR Adimen artifizialeko ikertzailea
- Iñigo Salaberria Aliaga – HEIZE
- Ion Larrañaga Gurrutxaga – ELHUYAR Kazetaria
- Irantzu Gallastegui Carballal – ARANBIZKARRA IKAS KOMUNITATEA Irakaslea
- Irati Kortabitarte Egiguren – ELHUYAR Komunikazio teknikaria
- Irati Larrañga Etxebarria – Irakaslea
- Irati Seijo Diez – ARTAZIAK KOOP. Hezitzailea
- Iratxe Esnaola Arribillaga – DEUSTU Irakaslea eta ikerlaria
- Iratxe Ormatza Imatz – Itzultzailea
- Irune Bengoetxea Lanberri – ELHUYAR Komunikazio-arduraduna
- Isusko Vivas Ziarrusta – UEU Artean doktorea eta EHUko irakaslea
- Itziar Agirre Vicente – OÑATI BHI Irakaslea
- Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà – EIZIE Itzultzailea
- Izane Barragan Campos – ELHUYAR Pertsona saileko teknikaria
- Izaro Auzmendi Sarasa – ARREMANITZ KOOP.
- Izaro Lanberri Urbistondo – ELHUYAR Harreragilea
- Jaione Urruzola Aritzeta – Pasaiko Euskara teknikaria
- Joanmari Larrarte Telletxea – ELKAR ARGITALETXEA Komunikazioa eta kultur arloa
- Johana Olabarria – EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA – IRUDIENEA
- Jon Abril Olaetxea – ELHUYAR Koordinatzailea
- Jon Artatxo Aurtenetxe – IBAIA IKUS ENTZUNEZKO EUSKAL EKOIZLEAK Abokatua
- Jon Maya Sein – KUKAI Dantzaria
- Jon Miner Aristizabal – Soinu-teknikaria
- Jone Uria Albizuri – Bertsolaria
- Jose Ignazio Ansorena “Piter” – Musikaria
- Jose Luis Otamendi – Idazlea
- Jose Luis Sukia Busselo – EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN ELKARTEA Zuzendari nagusia
- Joseba Aldasoro Galán – ELHUYAR Zientzia hezitzailea
- Joseba Makazaga Odria – EHUko Informatika Fakultateko irakaslea. KZAA saila
- Josebe Azpiri Akarregi – ZALDUPE ESKOLA Irakaslea
- Josi Oiarbide Alustiza – HIK HASI Haur Hezkuntzako irakaslea
- Josu Txapartegi Aramendi – HIK HASI Irakasle ohia
- Josu Zabala Ajuriagerra – Musikaria
- Joxe Luix Agirretxe Mitxelena – OARSOALDEKO GARAPEN AGENTZIA Teknikaria
- Joxe Manuel Odriozola Lizarribar – Idazlea
- Joxe Mari Sors Bagues – ELKAR FUNDAZIOA Lehendakaria
- Joxemari Agirretxe Kerexeta “Porrotx” – KATXIPORRETA Pailazoa
- Joxemi Campillo Robles – EHUko Euskaltzalea eta EHUko irakaslea
- Juanjo Elordi Bilbao – Zinema egilea
- Julen Gabiria Lara – Idazlea
- June Rivas Ruiz – ZIRIMOLA
- Kepa Sarasola Gabiola – UEU Informatikan doktorea
- Keu Agirretxea – Musikaria
- Klara Ceberio Berger – ELHUYAR Hizkuntzalaria
- Koldo Garcia Etxebarria – UEU Ikertzailea genetikan
- Koldo Tellitu Mejia – EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN ELKARTEA Lehendakaria
- Koldo Zuazo Zelaieta – EHUko Irakasle ohia
- Kristina Mardaras Sedrun – Bertsolaria
- Lander Juaristi Lasa – TXATXILIPURDI
- Laura Aldabaldatreku Zuazu – Irakaslea
- Laura Mintegi Lakarra – EUSKALPEN Idazlea, irakaslea eta Euskal PENeko lehendakaria
- Leire Arano Amas – Itzultzailea
- Leire Vargas Nieto – Idazlea
- Lide Azkue Iruretagoiena – ELHUYAR Itzultzailea
- Lorea Agirre Dorronsoro – JAKIN
- Lur Etxeberria Iradi – ELHUYAR Berdintasun teknikaria
- Lutxo Egia Del Rio – Idazlea
- Maddalen Lopez de LaCalle Lekuona – ELHUYAR Adimen artifizialeko ikertzailea
- Maider Etxebarria – Irakaslea
- Maite Arroitajauregi Aranburu “Mursego” – Musikaria
- Maite Asensio Iparragirre – HEZTEN Koordinatzailea
- Maite Azpiazu Errazkin – OINHERRI Dinamizatzailea
- Manex Fuchs – Aktorea
- Maren Ortiz Zarragoitia – EHUko Irakasle atxikia, Zientzia eta Teknologia fakultateko Euskara eta Nazioarteko harremanen arloko dekanordea
- Maria Gorosarri González – EHUko Irakaslea eta UEUkidea
- Martxelo Otamendi Egiguren – BERRIA Zuzendaria
- Mertxe Rodriguez Serrano “Marimotots” – KATXIPORRETA Pailazoa
- Miguel Angel Elosegi – Idazlea
- Mikel Agirrezabala Ezkurdia – HIK HASI
- Mikel Esnal Zalacain – ELKAR Kudeatzailea
- Mikel Etxaburu Osa – Idazlea
- Mikel Markez Ibarguren – Musikaria
- Mikel Urdangarin Abasolo – Musikaria
- Mila Amurrio Velez – UEU Soziologian doktorea
- Miren Agur Meabe Plaza – Idazlea
- Nagore Etxabe Iruretagoiena – ITURZAETA Irakaslea
- Naiara Arri Garcia – ELHUYAR Berdintasun teknikaria
- Nekane Arratibel Insausti – HUHEZI Irakasle eta ikertzailea
- Nekane Artola Aldasoro – EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN ELKARTEA Lehendakariordea
- Nera Loiola Pikaza – Idazlea
- Nerea Mujika – GEREDIAGA ELKARTEA Lehendakaria
- Nerea Zubia Blazquez – ELHUYAR Partaidetza teknikaria
- Nerea Zubillaga Herran – EHUko Gizarte Langilea eta EHUko doktoreaurreko ikertzailea
- Nora Salbotx Alegria – HIK HASI Irakaslea
- Oier Guillan Bermudez – Idazlea eta antzerkigilea
- Oihana Bartra Arenas – Bertsolaria
- Oihana Iguaran Barandiaran – Bertsolaria
- Oihane Cantero Dominguez – ELHUYAR Adimen artifizialeko ikertzailea
- Oihane Lakar Iraizoz – ELHUYAR Komunikazio teknikaria
- Olaia Jimenez Arrieta – HUHEZI Irakaslea
- Olatz Aldabe Iza – LEZO HERRI ESKOLA Irakaslea
- Olatz Altuna Zumeta – SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA Soziolinguista
- Olatz Altzua Galparsoro – ARRASATE BHI Irakaslea
- Olatz Osa Zubia – ELKAR ARGITALETXEA Zuzendaria
- Olatz Rico Uria – ELHUYAR Ekonomia eta finantzetako teknikaria
- Olatz Salvador Zaldua – Musikaria
- Pako Aristi Urtuzaga – Idazlea
- Patxi Iturregi Escondrillas – Idazlea
- Patxo Larrinoa Anza – Irakaslea
- Ramon Agirre Lasarte – Aktorea
- Saioa Landa Lazcano – ORKOIETA HERRI ESKOLA Irakaslea
- Sugoi Etxarri – EHE Kidea
- Tasio Arrizabalaga Azpiroz – ELHUYAR Partaidetza teknikaria
- Txusma Azkona Mendizabal – PLISTI PLASTA FAMILIA GUNEA
- Unai Iturriaga Zugazartaza – Bertsolaria
- Urbil Artola – Musikaria
- Uxue Alberdi Estibaritz – Idazlea eta bertsolaria
- Virginia Larrarte Neira – ELHUYAR
- Xabier Sarasua – HIK HASI
- Yolanda Arrieta Malaxetxebarria – Idazlea eta literatura-bitartekaria
- Zigor Ibarzabal – EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN ELKARTEA Hezkuntza arduraduna
- Zuriñe Zorrozua – URRETXINDORRA IKASTOLA Zuzendaria