Datu Pertsonalak Babesteko araudian ezarritakoari jarraikiz, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak (aurrerantzean “Euskalgintzaren Kontseilua”), tratamenduaren erantzulea den heinean, pertsona interesdunei jakinarazten die:

1. Ekitaldi honetan argazkiak eta bideo eta audio grabazioak egin daitezkeela, eta ondorioz, zure irudia eta ahotsa Euskalgintzaren Kontseiluaren titulartasuneko tratamendu-sistemetan txertatu daitezkeela, eta ekitaldia dokumentatzeko tratatu daitezkeela, baita editatu, publikatu eta baliabide eta formatu ezberdinetan zabaldu ere (elektronikoak izan edo ez): webgune eta web kanalak, komunikabide, sare sozial eta informazio sareak, zabalkuntza materialak eta gainerako argitalpenetan, Euskalgintzaren Kontseiluaren menpekoak izan edo ez, interneten, paperean edo beste edozein euskarritan.  

2. Datuen babesari buruzko araudiak ezarritakoaren arabera, deskribatutako datuak tratatzeko eta (agian) komunikatzeko oinarri juridikoa honako hau da: Euskalgintzaren Kontseiluaren legezko interesa ekitaldi hau antolatu, sustatu eta zabaltzeko. 

3. Datuak pertsonalak babesteko (sarbidea, zuzenketa, aurkaritza, e.a.) eskubideak baliatu ditzakezu, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko Kontseilura jo dezakezu, helbide honetan: Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: kontseilua@kontseilua.eus. Eskaerak erantsita eraman beharko du eskatzailearen identitatea egiaztatzeko dokumentuaren kopia (NANa edo antzekoak). Eskaeren ebazpenekin ados ez bazaude edo kexaren bat aurkezteko, Datuak Babesteko Bulegora jo dezakezu (www.aepd.es).