Abenduaren 27an milaka euskaltzale elkartuko dituen ekitaldiaren aurkezpena

2025ko urriaren 02a

Iazko Euskararen Nazioarteko Egunean, euskararen larrialdi egoeratik indarraldirako bideari ekiteko beharra aldarrikatu zuen Euskalgintzaren Kontseiluak, euskararen aldeko gizarte eragileen bilgune garrantzitsuenak, eta 2025a urte garrantzitsua izango dela euskal hiztunen komunitatearentzat. 

Martxoan, Kontseiluaren urteko batzarrean, abenduaren 27an Bilbao Arenan (Miribillako estadioan) milaka euskaltzale batuko dituen ekitaldi jendetsu bat egingo duela iragarri zuen, indarraldia gorpuzten hasteko lehen urratsa, Euskal Herriko txoko guztietako herritarrei zuzendutakoa. 

Ekitaldia euskaltzaleen komunitate sentimendua sendotu eta arnasa kolektibo bat izango da, Pizkunde berri baten premia irudikatzeko momentu sinboliko bezain garrantzitsua. 

Xehetasun guztiak datorren asteartean, urriak 7, Bilboko Kafe Antzokian egingo den prentsaurrekoan aurkeztuko dira.