udalak eragile jardunaldiak

Udalak Eragile izenpean, 2021eko azaroaren 18 eta 19an tokiko hizkuntza-politikak hizpide izan zituzten jardunaldiak egin ziren Donostiako Miramar Jauregian, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Euskalgintzaren Kontseiluak lankidetzan antolatuta.

Hizkuntza-politikez ari garenean, herritarren ikuspegitik udalek protagonismo handia hartzen dute. Izan ere, udalak dira herritarrengandik hurbilen dauden eta harreman gehien izaten duten erakundeak. Hizkuntza-politikaren helburua zerbitzuak euskaraz eskaintzea eta lana euskaraz egitea ahalbidetzea dela, teknikariek lehen pertsonan udaletan garatu izan diren estrategiak azaltzeko tartea izan zuten.

Jardunaldietan arituak eta adituak txandakatu ziren, bai eta ikuspegi juridikoa, praktikoa eta teknikoa ere. Halaber, praktika arrakastatsuak edota udalei lagungarri izan dakizkieken tresnak ere ekarri ziren. Hamaika hitzartze, mahai-inguru eta elkarrizketaz osatu zuten egitaraua, eta molde eta forma ezberdinak landuko zituzten gaia ertz ezberdinetatik begiratu asmoz.

Jardunaldi horietan udal hizkuntza-politikak izango ziren aztergai, arreta berezia eskainiz aurrez 179/2019 Dekretuak, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoak, horien garapenerako eskaintzen dituen aukerak zer nola baliatu beharko liratekeen.

Laburbilduz, hizkuntza-politiken arloan, udalek duten eragile paperaren inguruan hausnartzeko plaza izan zen Miramar Jauregikoa, eta udalek eskura dituzten tresnetan erreparatzeaz gain, etorkizunari begirako aukera berriak identifikatzen ere lagundu nahi izan zen.

HELBURUAK

  • Udaletako hizkuntza-politiketan urrats berriak eta eragingarriak emateko aukerak aztertzea
  • Egun hainbat udalek aurrera eramaten dituzten praktika egokiak partekatzea eta tresnen errepasoa egitea
  • Indarrean dagoen araudiak udalei eragiteko eskaintzen dizkien aukerak jorratzea

NORI ZUZENDUA

  • Udaletako arduradun politikoak
  • Udaletako idazkariak
  • Udaletako euskara teknikariak
  • Aholkularitza-enpresak

EGITARAUA

AZAROAK 18, OSTEGUNA
09.15-09.30Irekiera-ekitaldia
 Paul Bilbao Sarria – Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
Miren Dobaran Urrutia – Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea
09.30-10.30Sarrera-hitzaldia
Udalen autonomia hizkuntza-politikaren esparruan
 Alba Nogueira López –
Santiago de Compostelako Unibertsitateko irakaslea
10.30-11.30Araudiari begira (I)
Zein aukera berri eskaintzen du egungo araudiak?
 Iñigo Urrutia Libarona –
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea
11.30-12.00KAFE-ETENA
12.00-13.00Elkarrizketak
Herritarrak erdigunean: Zerbitzuak euskaraz
Iñaki Arruti Landa – Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuko burua
Idoia Zabaltza Garate – Agoitz eta Aezkoako Euskara Zerbitzuko teknikaria
13.00-14.00Euskaraz egingo al dugu lan?
 Maite Zarate Alvarez- Bermeoko Udaleko Euskara Zerbitzuko burua
Manex Agirre Arriolabengoa – Gorbeiako Kuadrilako Euskara Zerbitzuko teknikaria
16.00-17.00Urrats praktikoak (I)
Hizkuntza-irizpideen bidea udalerri euskaldunetan
 Miren Segurola Larrañaga –
UEMAko koordinatzailea
17.00-18.00Tresnak
Nola baliatu teknologia berriak euskarazko zerbitzua eta lana bermatzeko?
 Xabier Arregi Iparragirre eta Olatz Arregi Uriarte – EHUko irakasleak eta IXA taldeko kideak
AZAROAK 19, OSTIRALA
09.30-10.30Araudiari begira (II)
Euskaraz lan egiteko berme berriak
 Iñaki Agirreazkuenaga Ziorraga –
EHUko irakaslea
10.30-11.30Urrats praktikoak (II)
Udaletako praktika eraginkorrak
 Jon Insausti Maisterrena – Donostiako Kultura eta Euskara zinegotzia
Jon Iraola Iriondo – Eibarko alkatea
Itziar Ostolaza Galdos – Errenteriako Euskara zinegotzia
11.30-12.00KAFE-ETENA
 12.00-13.00Aurrera begira (I)
Protokoloa: hiru eremu, hiru errealitate, bide-orri bat
Itziar Aizpuru – Hendaiako Herriko Etxeko Hautetsia eta euskara arduraduna
Maite Ibarra Goñi – Arrigorriagako alkatea
Ana Mindegia Ilarregi – Uharteko Udaleko Euskara Zerbitzuko burua
13.00-13.30Aurrera begira (II)
AriGara: Euskara teknikarien bilgune berria
 Joseba Lozano Santos – Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria
Larraitz Murgiondo Artano – Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako teknikaria
13.30-13.45 Itxiera