ZER BEHAR DUTE GAZTEEK?

Zer behar dute gazteek? lelopean, 2023ko ekainaren 1 eta 2an euskaratik ditugun erronkak aletzea helburu izango dituen jardunaldiak egin genituen Bilboko BBK Kuna gunean (nola iritsi), Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak lankidetzan antolatuta.

Azken hamarkadetako bilakaera teknologiko, ekonomiko, politiko eta sozialek goitik beherako aldaketak eragin dituzte munduan eta jendeon bizimoduetan. Gainera, badirudi aldaketen azelerazio etengabe bat bizi dugula. Aldaketa horiek erdiz erdi eragiten dute hizkuntza praktiketan, hizkuntzekin dugun harremanean. Oraindik eta gehiago euskara bezalako hizkuntza gutxitu baten kasuan.

Testuinguru honetan asko dira euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari begira sortzen diren galdera eta erronkak, eta horietako asko gazteen inguruan josten dira, eurena baita etorkizuna. Galdera horien garrantziak gazteengan zama handia jartzera eramaten gaituzte sarri, eta askotan, eurei entzun gabe erantzunak proposatzera.

Korapilo horien inguruan aritu gara jardunaldiotan: Zein dira gazteentzako euskara hizkuntza hautu erakargarri eta gorpuztu egiteko sustatu beharreko ildo eta politikak? Zein dira epe ertainean datozen aldaketa eta erronkak? Eta garrantzitsuena: zer diote gazteek honen guztiaren inguruan? Zer behar dute?

Horiek denak aletzeko hainbat arlotako adituak ez ezik gazteek izan dute hitza.

NORI ZUZENDUTA DAUDE JARDUNALDIAK?

– Soziolinguistikan aritzen diren aditu, langile eta ikerlariei
– Euskara eta aisialdi taldeetako langile eta dinamizatzaileei
– Gazte- eta euskara-teknikariei
– Irakasle eta hezitzaileei
– Euskaltzale eta norbanako interesatuei

EGITARAUA

EKAINAK 1, OSTEGUNA
09.15-09.30IREKIERA EKITALDIA
 Idurre Eskisaben Larrañaga – Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
Miren Dobaran Urrutia – Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordea
09.30-10.15Zer etxeko lan egin behar ditu hezkuntzak gazteak euskalduntzeko?
 Iratxe Retolaza –
Ikelaria, UEUko GOI institutua
10.15-11.00Nola eragiten dute jatorri soziolinguistikoak
eta hizkuntz ideologiak gazteen hizkuntz hautuetan?
 Nekane Arratibel –
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultateko irakasle-ikertzailea
11.00-11.30KAFE-ETENA
11.30-12.15Periferiako gazteak eta euskara. Ertza amildegi ala talaia?
 Naroa Jauregizuria –
Soziologoa, AHIZE-AEKko hizkuntza aholkularia
12.15-13.00Arnasguneetako gazteak eta euskara. Ekosistema zabalago baten falta?
 Irati Odriozola –
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA)
13.00-13.45Entzuten al diegu gazteei euskaraz?
 Itxaso Paya –
Ikus-entzunezkoetan graduatua, sortzailea
15.45-17.00MAHAI-INGURUA
Gazteak hizketan. Zergatik egin euskararen alde?
Euskarak zer egiten du gure alde?
Odei Barroso – Musikaria, bertsolaria
Laura Ré – Podcastgilea
Asier Urkiza – Literatur kritikaria
Cristina Oses – Soziologoa
Carlos Martinez – Musikaria
Moderatzailea: Amets Aranguren
EKAINAK 2, OSTIRALA
09.30-10.15Nola hitz egiten du egungo munduak?
 Josu Aztiria –
Orai NLP Teknologiak-eko koordinatzailea
10.15-11.00Sare sozialak eta identitate heteroglosikoak
 Agurtzane Elordui – EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea eta ikerlaria
Jokin Aiestaran – EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea eta ikerlaria
11.00-11.30KAFE-ETENA
11.30-12.15Nola baliatu astialdia gazteen euskalduntzean eragiteko?
 Amaia Perez –
HEZTENeko soziolinguistika lantaldeko koordinatzailea
12.15-13.00Nola fabulatzen dute gazteek euskara?
 Goiatz Oiartzabal –
Badalab Hizkuntza eta Gizarte Berrikuntzarako laborategiko zuzendaria
13.00-13.45Zer diote gazteek euskaraz?
 Amets Aranguren –
Euskalgintzaren Kontseiluko proiektu burua
13.45-14.00AZKEN PUNTUA
Laburbilduma bertsotan
 June Diaz –
Bertsolaria