Inoiz hartu behar ez zuen bidea hartu du Iruña-Veleiaren aferak
Epaiketa hasi den egunean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak
bide egokira ekartzeko deia egin du.
Kontseiluaren arabera, luze, luzeegi doan afera da Iruña-Veleia izenez ezagutzen duguna, eta inoiz hartu behar ez zuen bidea hartu du azken urteetan, epaitegietako bidea.
Kontseiluaren iritziz, epai-bidez ez, baizik eta bide zientifikotik argitu beharrekoa da Iruña-Veleiaren afera. Gaur egun eztabaida behar ez den lekura bideratuta dago eta euskal herritarrek gai horrekin interes bakarra dute, bertan agertutakoak egiak diren edo ez jakitea. Hori ezin da epai bidez argitu, zientziaren bidea baliatu behar da horretarako eta gainerako bideak albo batera utzi
Horrexegatik, hain zuzen ere, Kontseiluak ez du egoki ikusten afera judizializatzea eta, une oro, herritarren errugabetasun-printzipioa ardatz izan behar dela uste du.
Horrela, Kontseiluaren iritziz oraindik garaiz egon gaitezke gauzak bide egokira ekartzeko, eta horretan saiatu beharko lukete alde guztiek.
Andoainen, 2020ko otsailean
Iruzkinik ez "Inoiz hartu behar ez zuen bidea hartu du Iruña-Veleiaren aferak"