Izan fenomeno! Ikasi euskara, eskertuko dizute

2015ko irailak 09 Iruzkinik ez

Kontseiluaren baitan biltzen diren helduen euskalduntze eta alfabetatzearen sektorean lanean ari diren eragileek (AEK, IKA, Ilazki, Maizpide eta Urrats) bigarren aldiz matrikulazio kanpaina bateratua egin dute.

Aurten, euskara ikasteko hautua hartzen duten pertsona guztiak eskertzea izan da abiapuntuko ideia. Izan ere, euskaraz bizi ahal izateko, beharrezkoa da ezagutzaren unibertsalizazioa ematea. Pertsona  horiek euren burua euskalduntzeko egiten duten ahalegin hori eurentzat ez ezik, ingurukoentzat ere badelako onuragarria.

Ikasi euskara, eskertuko dizute ideia jasotzen du kanpainaren euskarri nagusi den bideoak. Euskara ikasten ari den lagun bati, Iruñeko kaleetan ezagutzen ez dituen herritarrek eskerrak ematen dizkiote eta baita abiatutako bidetik jarrai dezan animatzen dute Gus. “Fenomeno” ari dela esaten diote etengabe, ezagutzen ez duen arrazoiren batengatik. Kamera ezkutu bidez, “gantxo” baten laguntzarekin grabatu da bideoa.