Kontseiluak eta Donostia2016 Fundazioak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren egitasmoa azalduko diete gizarte eragileei

2016ko otsailaren 22a Iruzkinik ez

afitxa_aurkezpenEuskal Herriko bost hiriburutan izango dira Aurkezpen Hitzaldiak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta DSS2016 EU Fundazioak susturik, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren baitan, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa osatuko dute abendurako. Europa osoko gizarte eragileen, antolakundeen eta adituen artean landutako dokumentu bat izango da, hizkuntzen arteko berdintasuna bermatzeko hartu beharreko gutxieneko neurriak jasoko dituena.

Proiektuaren Talde antolatzailea, zeina nazioarteko 6 erakundez osatua dagoen, eta Batzorde Zientifikoa lanean dira dagoeneko. Euskal Herriko gizarte eragileei dagokienez, Kontseiluak, Donostia 2006 Fundazioarekin batera, Euskal Herriko bost hiriburutan aurkezpen-hitzaldiak antolatu ditu; hain zuzen ere, Protokoloaren egitasmoa zertan datzan eta gizarte eragileek ekarpenak nola egin ditzaketen azaltzeko. Hein berean, hizkuntzen alorrean interesa duen oro gonbidatuta dago hitzaldi sorta honetara.

Hitzaldiak otsailaren 24an eta 25ean izango dira Baionako Euskal Museoan eta Donostiako 2016 Gunean (Easo 43), hurrenez hurren. Gasteizen, berriz, martxoaren 1ean izango da hitzaldi-aurkezpena, Oihaneder Euskararen Etxean, martxoaren 2an Bilboko Kafe Antzokian eta 4an Iruñeko Katakraken.

Adituen eta gizarte eragileen ekarpenak jasota, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko protokoloa abenduaren amaieran aurkeztuko da Europako Kultur Hiriburutzaren baitan. 1996ko Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala oinarri hartuz, hizkuntza eskubideen defentsan gizarte zibilak egindako ekarpen berritua izan nahi du Protokoloak.

Zuen presentzia konfirma ezazue info@protokoloa.eus helbidean.

gomita21x9,8Baiona-1 gomita21x9,8Bilbo1 gomita21x9,8Donostia-1 gomita21x9,8Gasteiz-1 gomita21x9,8Irunea-1