Jauzirako Prest – Ezagutzaren unibertsalizazioari buruzko II. jardunaldiak

2023ko urtarrilaren 30a

2022ko azaroaren 10ean eta 11n, Jauzirako Prest! euskararen ezagutzaren unibertsalizazioari buruzko bigarren jardunaldiak egin ziren Gasteizen, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Bertan, Kontseiluko helduen euskalduntzearen sektorea osatzen duten elkarteetako ordezkariek Euskara ezagutzeko beharra helduengan sustatzeko proposamena delako dokumentua aurkeztu genuen.