LAN DEIALDIA: Komunikazio teknikaria
Euskalgintzaren Kontseiluak komunikazio talderako jardun osoko teknikaria behar du.
Euskalgintzaren Kontseilua euskararen aldeko gizarte eragileen Euskal Herriko bilgune zabalena da. Kontseiluko komunikazio teknikariak aukera izango du euskalgintza sakon ezagutzeko eta euskararen normalizazio prozesuan eragile izateko.
Eginkizunak:
- Komunikazio-planak diseinatzea, ekintzak proposatzea eta garatzea.
- Kontseiluaren ildo diskurtsiboa garatzen eta gizarteratzen laguntzea.
- Epe ertaineko ikuspegia eta helburu estrategikoak definitzen eta garatzen laguntzea.
Lan-baldintzak:
- Jardun osoko lanpostua da eta iraupen mugagabekoa.
- Kontratu honek 6 hilabeteko probaldia izango du.
- Lantokia Andoainen izango da. Egun batzuetan etxetik lan egiteko aukera izango du.
Eskatzen da:
- Komunikazio arloko ikasketak, esperientzia edota ezagutza sakona.
- Talde lanerako, harremanetarako eta antolaketarako gaitasuna.
- Euskarazko gaitasun altua izatea, ahoz nahiz idatziz.
- Gidabaimena eta autoa izatea.
Baloratuko da:
- Euskalgintzan, hizkuntza-politiketan edo soziolinguistikan ezagutzak izatea.
- Komunikazio jardun hauetako batean edo gehiagotan esperientzia izatea: sare sozialen kudeaketa, prentsa oharren idazketa, kazetariekin harremana, diseinu grafikoa, bideogintza, webguneen edizioa, newsletterrak, publizitatea…
- Berrikuntzarako eta eraldaketarako ideiak zein ikuspegia izatea.
- Hizkuntzen gaitasun altua, bereziki gaztelania eta frantsesarena.
Curriculumak bidaltzeko:
Bidali curriculuma emailez komunikazioa@kontseilua.eus helbidera.
Azken eguna: 2026ko martxoaren 24a.