Streaming bidez jarraitu ahal izanen da ‘Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz’ jardunaldia
Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz jardunaldirako aurrez aurreko lekuak bete egin dira. Larunbatean, urtarrilaren 23an, egingo da Donostiako San Telmo museoan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskalgintzaren Kontseiluak, UEMAk eta UEUk elkarlanean antolatuta, eta itxaron-zerrenda zabaldu dute antolatzaileek. Hala ere, ahalik eta hedapen handiena izan dezan, sarean ere zuzenean eskainiko da, UEUren Youtubeko kanalaren bidez.
Lurraldea eta hizkuntza binomioa lantzen den bosgarren edizioa izango da aurtengoa. Orain arteko ibilbidean arnasguneen garapen iraunkorrerako oinarriak aztertu dira, eta aurten teoriatik praktiraka nola jauzi egin landuko da. Horretarako, honako ardatzak izango ditu jardunaldiak: nazioarteko esperientziak, Gaeltacht-eko garapen politika hizpide hartuta; garapen sozioekonomiko endogenorako ereduak; arnasguneen garapen jasangarria arkitekturaren ikuspegitik; eta arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politiken ereduan sakontzea, hain zuzen.
08:30-09:00 – Harrera eta dokumentazio banaketa
09:00-09:15 – Agurra eta jardunaldien hasiera
09:15-10:45 – Gaeltacht-en garapen politika. Bilakaera eta ikasgaiak
Conchúr Ó Giollagáin (University of the Highlands and Islands)
Elkarrizketatzailea: Paul Bilbao (Kontseilua)
10:45-11:30 – Lurgune euskaldunen garapena eskualde eskalan
Joseba Garmendia (Iñaki Arregi bekaren irabazlea)
Eztabaida gidatua: Imanol Esnaola (Gaindegia)
11:30-12:00 – Atsedena
12:00-12:45 – Arnasguneen garapen jasangarria arkitekturaren ikuspegitik
Nora Erdozia (arkitektoa) eta Arritxu Zelaia (hizkuntza aholkularia)
12:45-14:15 – Mahai ingurua: arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politikak
Iratxe Arriola (EA)
Olatz Peon (Tolosa)
Oier Oiarbide (Gabiria)
Joseba Otondo (Baztan)
Moderatzailea: Iker Salaberria (Kontseilua)
14:15-14:30 – Ondorioak
Iruzkinik ez "Streaming bidez jarraitu ahal izanen da ‘Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz’ jardunaldia"