Nafarroako 200 gizarte eragilek eskatu dute euskararen ofizialtasuna

2023ko apirilaren 20a

Gaur, Nafarroako Parlamentuaren aurrean egindako agerraldian, 200dik gora gizarte eragilek euskararen ofizialtasuna eskatzeko adierazpenarekin bat egin dutela iragarri du Euskalgintzaren Kontseiluak. Abenduaren 15ean ekin zitzaion sinadurak bilketari, Euskararen Nafar Kontseiluak 2022ko irailaren 16an onartu zuen euskararen ofizialtasunaren gaineko adierazpenean oinarriturik.


ADIERAZPENA

200dik gora gizarte eragile gatoz elkarrekin euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadila eskatzera. Nafarroako gizarte askotariko eta konplexu honetan sektore desberdinetan eta ikuspuntu diferentez aritzen garenak: kohesio eta justizia sozialaren arloan, kulturgintzan, astialdian, hezkuntzan, hedabideetan… Oso gutxitan gurutzatzen garen berrehundik gora eragile, kasu askotan elkarren berri apenas izan gabe. Nafarroako jendartearen lagin esanguratsu bat, nolabait.

Baina oraingoan elkarrekin gatoz, arestian esan bezala, euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadila eskatzera. Hau da, Nafarroako milaka biztanlek lurralde eremu osoan herritartasuna berdintasunez, bazterkeriarik gabe, bizitzeko aukera izan dezatela galdegitera. Izan ere, autoa hartu eta Lekunberritik Iruñera doan herritarrak nola ulertuko du 30 kilometroko ibilbidean aurrera egin ahala eskubideak galduz joatea? Beste edozein eskubiderekin ulerkaitza dena, nola gerta daiteke milaka herritarren hizkuntza eskubideekin?

Ofizialtasun estatusa, eskubideak, errekonozimendua –edo, alderantziz, eskubide murrizketa eta galarazpenak– ez baitira hizkuntzenak, baizik eta haiek gorpuzten dituzten, haietan bizi diren, haietan diren, herritarrenak. Ez gara gauza abstraktuez ari, baizik eta milaka lagunen eguneroko hautu eta bizitzetan eragina duten kuestioez. Esate baterako, Nafarroako edozein herritan bizita ere norberaren seme-alabek euskaraz ikasteko aukera izateaz. Ofizialtasunak ez dio inori eskubiderik kentzen; ez dituenari aitortzen dizkio. Ofizialtasuna ez da ateak ixteko giltza bat, ateak zabaltzekoa baizik.

Horregatik, hauteskunde bezperan gauden honetan, hurrengo Nafarroako Parlamentua osatuko duten alderdiei indar bereziz eskatzen diegu ofizialtasunaren eskaria har dezatela aintzat, jar dezatela beren ildo, egitasmo eta jardunbideen erdigunean. Ekar dezatela berdintasuna Nafarroara. Hain zuzen ere, oinarrizko eta erdiguneko auzi bat delako: gizarte kohesioari, justizia sozialari eta bizikidetzari eragiten diona. Eskaera hori zuzenki helaraziko diegu indar politikoei, datozen egunetan abiatuko dugun bilera sortaren bidez. Finean, gizarte kohesioan, justizia sozialean eta bizikidetzan sakontzea nafar guztien mesederako delako, ez bakarrik euskaldunen eta euskara ikasi nahi dutenen onerako. Denentzako da, Nafarroako gizarte osoarentzat, ofizialtasuna onuragarri. Ofizialtasuna ez baita ateak ixteko giltza bat, zabaltzekoa baizik.

Eta horren lekuko gara hemen bilduok, hasieran esan bezala, 200dik gora gizarte eragile: sektore ugaritakoak eta ikuspuntu anitzekoak. Baina denok ere, euskarari ez ezik, gizarte kohesioari, justizia sozialari eta bizikidetzari bultzada bat eman nahian; milaka nafarren bizitzak bizigarriago egin nahian. Ofizialtasunaren bidez berdintasunari atea zabaltzeko irrikaz. Hala bedi!

Iruñean, 2023ko apirilaren 20an


SINATZAILEAK

  1. Aburrecalles Txaranga
  2. Administrazioa Euskaraz Taldea
  3. Africa United Navarra
  4. Afu
  5. AHT Gelditu! Nafarroa
  6. Aita Hilario Olazaran Txistulari Taldea
  7. Alaitxo Guraso Elkartea
  8. Alaitz Ikastetxea
  9. Andosilla Herriko Gazteak
  10. Andra Mari Ikastola
  11. Antsoain Herri Kirol Taldea
  12. Aralar Musika Eskola
  13. Areka Elkartea
  14. Argia
  15. Argia Ikastola
  16. Arizkun Rock
  17. Arrigarai Euskaltegia
  18. Asociación Cultural Deyo
  19. Asociación Euskararen Lagunak
  20. Asociación Maravillas Lamberto de Larraga
  21. Asociación Mujeres El Cotarro
  22. Asociación Simón Bolívar Navarra
  23. Asocolon Colombianos en Navarra
  24. Atarapana
  25. Atarrabiako Gaiteroak
  26. Atarrabiako Txistulariak
  27. Axular Kultur Elkartea
  28. AZGM Iruñeko Alde Zaharreko Gazte Mugimendua
  29. Azkoiengo Gazte Asanblada
  30. Baizera
  31. Barañaingo Bertso Eskola
  32. Barañaingo Euskal Kantak
  33. Barañaingo Haur Eskola
  34. Barañaingo Jauzi Taldea
  35. Barañaingo Larrain adinekoen elkartea
  36. Barañaingo Trikitilariak
  37. Basilio Lacort Elkartea
  38. Bastardix
  39. Baztan Ikastola
  40. Berriozar Kirol Elkartea
  41. Bi Haizetara
  42. Bilgune Feminista
  43. Biurdanako Guraso Elkartea
  44. Bizkarra Banda
  45. Boga-Boga Produkzioak
  46. Broken Brothers Brass Band
  47. Burutik
  48. Butaca 78 Eserlekua
  49. Chill Mafia
  50. Club Deportivo Navarra – Nafarroa Kirol Elkartea
  51. Club Deportivo Umore Ona
  52. Colectivo El Salvador Elkartasuna
  53. Corella Talde Feminista
  54. Deierriko Kontsumo Taldea
  55. Duguna Dantza Taldea
  56. EDH Kolektiboa
  57. EHGAM Nafarroa
  58. El Cierzo Peña
  59. El Punto Gunea
  60. ELA Sindikatua
  61. Elortzibarko Gau Eskola
  62. EMUN
  63. Eraiki Guraso Elkartea
  64. Erbinude Elkartea
  65. Erentzun Fundazioa
  66. Erentzun Ikastola
  67. Ernai
  68. Erriberriko Txistulariak
  69. Errotaberri Elkartea
  70. Errotxapeko Gazte Asanblada
  71. ESK Sindikatua
  72. Eskubide Sozialen Karta
  73. Etxalarko Herriko Ostatua
  74. Euskal Herrian Euskaraz – EHE
  75. Euskal Memoria
  76. Euskaldunon Biltokia
  77. Euskalerria Irratia
  78. Euskaltzaleon Topagunea
  79. Euskararen Defentsarako Sarea
  80. Euskararen Lagunak
  81. Extintion Rebelion
  82. Festagiro
  83. Fosas de la Sierra del Perdón – Erreniegako Hilobiak
  84. Fundación Altaffaylla
  85. Fundación Merindad
  86. Gaiteros de Tudela – Tuterako Gaiteroak
  87. Garaño Elkartea
  88. Garces de los Fayos Ikastola
  89. Garean
  90. Gartxot Elkartea
  91. Gazten Euskaltzaleen Sarea
  92. Gazteok Bai
  93. Geltoki Elkarte Mikrokooperatiba
  94. Gerrarik Ez Plataforma Nafarroa
  95. Gizakia Herritar Fundazioa – Paris 365
  96. Gora Lerin Kultur Elkartea
  97. Goxua’n Salsa
  98. Gure Hizkuntza Elkartea
  99. Haizea Elkartea
  100. Haritu
  101. Hegoalde Ikastolako Guraso Elkartea
  102. Hekimen
  103. Herdoil
  104. Herri Eliza – Redes Cristianas de Navarra
  105. Herri Sanferminak
  106. Hezibidea Guraso Ekartea
  107. Hiru Herri Mendi Taldea
  108. HIRU Sindikatua
  109. Ibaialde Ikastola
  110. Ibarberri Eskola
  111. Ibil Bedi
  112. Igela Argitaletxea
  113. IKAMA
  114. Iñigo Aritza Ikastola
  115. Irantzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzua
  116. Iratiko Ekoizpenak
  117. Irrintzi Peña
  118. Iruinkokoa
  119. Irunberriko Txaranga
  120. Iruñeko Algara – Bullicio Pamplones
  121. Iruñeko Gazte Orkestra – Joven Orquesta de Pamplona
  122. Iruñeko Peñen Federazioa
  123. Irurtzungo Aizpea Euskara Taldea
  124. Jaiak Txaranga
  125. Jaso Ikastola
  126. Josi Climber Mendi Taldea
  127. Karrikaluze
  128. Kebenko Uskararen Aldeko Elkartea
  129. KEM – MOC Nafarroa
  130. Kinbonbo Brass Band
  131. La Bota Elkartea
  132. La Cueva Lezea Peña
  133. La Única Peña
  134. LAB Sindikatua
  135. Laba Sarea
  136. Labiaga Ikastola
  137. Lagun Artea Kirol Elkartea
  138. Larraun Bizi Ekimena
  139. Larraungo Hazia
  140. Lauarin Dantza Taldea
  141. Lizarrako Pentsionistak Martxan
  142. Lodosa Bizirik
  143. Lunes Lilas Navarra – Astelehen Lilak Nafarroa
  144. Lurpekariak
  145. Malatxo Txaranga
  146. Manvcodiata Antzez-sorkuntza
  147. Mendabiako Euskara Taldea
  148. Mugarik Gabe Nafarroa
  149. Mugarri Guraso Elkartea
  150. Mugitu
  151. Nafar Ateneoa
  152. Nafarroa Aurrera Elkartea
  153. Nafarroako AEK
  154. Nafarroako Bertsozale Elkartea
  155. Nafarroako Ekologistak Martxan
  156. Nafarroako Euskarazko Irakurleen Taldeak
  157. Nafarroako IKA
  158. Nafarroako Ikastolen Elkartea – NIE
  159. Nafarroako Neska* Gazteak
  160. Nafarroako Pentsionistak Martxan
  161. Naxker
  162. Noaingo Bataila Elkartea
  163. Noaingo Gau Eskola
  164. NUPeko Euskara Taldea
  165. Olite/Erriberri por la Memoria
  166. Omen Kolektiboa
  167. Ondalan Elkarte Mikrokooperatiba
  168. Ondare Kultur Taldea
  169. Orreaga Fundazioa
  170. Oteitzako Arrano Kultur Elkartea
  171. Paz de Ziganda Ikastola
  172. Pello Pezetxea Kultur Gunea
  173. Peña Pelotazale San Sebastian
  174. Pikuxar Euskal Txokoa
  175. Plataforma 8 Marzo
  176. Plataforma Social de Barañain
  177. Rebeldia Navarra
  178. San Fermin Ikastola
  179. Sare
  180. SDRC Alegría de Iruña KKAE
  181. SF78 Gogoan
  182. Skabidean
  183. Sortzen Elkartea
  184. Sortzen Gurasoak
  185. STEILAS Sindikatua
  186. Sustrai Erakuntza Fundazioa
  187. Tafallako Txoznak
  188. Tantirumairu Ikastola
  189. Teatrolari
  190. The Guilty Brigade
  191. TOKIKOM
  192. Ttipi-Ttapa Fundazioa
  193. Tuterako Alde Zaharreko Paloteadoa
  194. Txalaparta Argitaletxea
  195. Udako Euskal Unibertsitatea – UEU
  196. Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
  197. Uharteko Eskubaloi Taldea
  198. Uharteko Kantuz Taldea
  199. Uharteko Txalaparta Taldea
  200. Ultzama-Larraungo Euskaltegia
  201. Unión Tutera Futbol Taldea
  202. Xaloa Telebista
  203. Zaldiko Maldiko Elkartea
  204. Zangozako Ikastola
  205. Zidakos Txaranga
  206. Zizurko Jai Batzordea
  207. Zuberrieta Elkartea
  208. Zumedia Guraso Elkartea