Euskalgintzaren Kontseilua euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten gizarte-erakundeen bilgune nagusia da. Jatorri eta ibilbide anitzeko 30 bazkide baino gehiagok osatzen dute, eta, batasunaren indarraz baliatuz, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede. Kontseilua sinetsita baitago euskara dela gizarte kohesionatu, justu, demokratiko eta berdinzaleago bat eraikitzeko tresna.
Kontseiluak sustatutako ekimenak dira herritarren eskubideen babeserako Hizkuntz Eskubideen Behatokia, eremu sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko Bai Euskarari Elkartea, eta Koparia merchandising eta promozio zerbitzuak.
Gure jardunaren berri izan nahi baduzu, jarrai gaitzazu sare sozialen bidez eta harpidetu gure mezularitza zerbitzuetara:
- Twitter/X: @kontseilua
- Mastodon: @kontseilua@mastodon.eus
- BlueSky: @kontseilua.eus
- Instagram: @kontseilua
- Facebook: Euskalgintzaren Kontseilua
- TikTok: @kontseilua
- YouTube: @kontseilutik
- WhatsApp kanala: https://whatsapp.com/channel/0029VaDfAby0VycPjxuco11t
- Telegram kanala: https://t.me/kontseilua
- Email buletina: HARPIDETU