Kontseiluaren eguneroko jarduna gidatzen duen taldea da zuzendaritza. Batzar Nagusian aukeratutako bazkideek osatzen dute, gehienez ere hamaika kidek, eta batzarrean erabakitako lan ildo nagusien kudeaketa zehazteko eta betearazteko ardura dute.
Kontseiluak Euskal Herri osoko eta arlo guztietako ikuspegia izango duela bermatzeko, lurralde eta sektore ezberdinetako bazkideak aukeratzen dira, bai eta erakunde handi zein txikitakoak ere.
Egungo zuzendaritzako kideak honakoak dira: AEK, Artez, Berria, Euskal Herrian Euskaraz, Elkar, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea, Euskal Konfederazioa, Euskaltzaleen Topagunea, eta Errioxako eta Nafarroako IKA.