Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloak interes handia piztu du Irlandako gizarte eragileen artean

2016ko martxoaren 23a Iruzkinik ez

Protokoloa-Irlanda20160323Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloak Europa osoko gizarte eragileen ekarpenak jaso ditzan Kontseilua eta Donostia2016 Fundazioa ekarpenak nola egin azaltzen aritu dira amaitu berri den hitzaldi sortarekin Euskal Herriko bost hiriburutan. Aldi berean, sektorekako tailerrak ere martxan jarri dira, eta dagoeneko Hezkuntza eta Kultura arlokoak burutu dira. Bai hitzaldiak zein tailerrak oso interesgarriak izan dira ekarpenak egite aldera. Ekarpenak egiteko epea orain zabaldu da eta ekainaren amaiera artekoa izango da. Euskal Herritik kanpoko eragileei dagokienez, aste honetan bertan Irlandakoekin bildu dira Kontseiluko ordezkariak (argazkia atxikita) eta datozen egunotan Gales, Frisia eta Norvegiara joko dute bertako eragileei azaltzeko Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan dagoen Protokoloa zertan datzan eta gizarte eragileen ekarpenen garrantziaz jabe daitezen.

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok adierazi du oso harrera ona izaten ari dela protokoloa Euskal Herriko eta kanpoko eragileen artean eta guztiak transmititzen ari direla espektatiba handiak dituztela protokoloak tresna gisa izan dezakeen eraginaz aurrerantzean.