Kontseiluko langile taldeak ere bat egin du Euskaraldiarekin

2018ko urriaren 15a Iruzkinik ez

LangileakEuskaraldiaAzaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte ere ahobizi izango da Kontseiluko langile taldea. Euskaraldiak egindako proposamenari jarraituz bat egin dute hizkuntza- ohiturak aldatzeko ariketa sozialarekin. Andoaingo egoitzan egin dute argazkia atxikimendua adierazteko.

Ekimenean parte hartzeko izen-ematea zabalik dago irailaren 20az geroztik. Ahobizi edo belarriprest izan nahi dutenek, www.euskaraldia.eus webgunen egin dezakete, baita egitasmoa sustatzeko hainbat herritan beren beregi ireki diren bulegoetan ere.

Kontseilua Euskaraldiaren talde sustatzeileko kide da.