Albistea

Gehiago irakurri
Albistea

Euskaltzaleek oztopoen gainetik euskaraz biziko direla aldarrikatu dute Donostian

2015ko otsailaren 21a Iruzkinik ez

Batzeneko kideek guztien izenean agiri hau irakurri dute:  Gaurkoan hemen bildu gara, euskaraz bizi nahi dugun hainbat lagun. Euskaraz bizi nahi horrek…

Albistea

Espainiak gaztelania legez bermatzen duen bitartean, euskalduna babesik gabe dago enpresen aurrean

2015ko otsailaren 17a Iruzkinik ez

Gaur goizean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren idazkari nagusi Paul Bilbao agertu da prentsaren aurrean ildo politiko eta instituzionalaren arduradun Iñaki Lasaren laguntzarekin,…

Gehiago irakurri
Albistea

Oztopoen gainetik euskaraz biziko garela aldarrikatuko da Donostian otsailaren 28an

2015ko otsailaren 12a Iruzkinik ez

UEMAko kide diren Aduna, Antzuola, Arama, Bergara, Gaintza, Oiartzun, Oñati, Usurbil, Zarautz eta Zeraingo udal ordezkariak lagun agerraldia egin du Kontseiluak Donostian….

Gehiago irakurri
AlbisteaProiektuak

Euskara babestu eta indartzeko arkitektura berri bat beharrezkoa da

2015ko otsailaren 06a Iruzkinik ez

Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatu duten “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” II. jardunaldietan. Bertan, azterketa sozioekonomiko eta soziolinguistikotik…

Gehiago irakurri
Albistea

Paul Bilbao: “Balio juridiko osoa kendu nahi diote euskarari”

2015ko urtarrilaren 29a Iruzkinik ez

Kontseiluko zuzendaritzak azken aldian gertatutako hainbat gairen inguruan kezka agertu du. Arduradun politikoei dagokien ardura euren gain har dezaten eta behar den erantzukizunez jokatzeko deia ere egin die. Bi Estatuen aldetik gero eta modu ageriagoan gertatzen ari diren kanpo esku-hartzeen aurrean jarrera irmoa mantendu duten administrazioetako arduradunen jarrera txalotu dute. Kontseiluko bazkide den UEMAko lehendakari Maren Belastegi ere agerraldian egon da. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok herritarrei euskaraz bizitzeko nahia ager dezaten deialdia luzatu die, otsailaren 28an modu bateratuan erantzuteko egingo den deialdian parte hartuz.

Gehiago irakurri
Albistea

“Euskarak aurrera Nafarroan”

2015ko urtarrilaren 26a Iruzkinik ez

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok agerraldia egin du Nafarroako hainbat lagun esanguratsuk lagunduta. Iruñean egin duten agerraldian Vascuencearen Legearen aldaketaren inguruko iritzia eman dute. Bide batez, gaia aztertzeko bihar egitekoa zen Plenoa otsailaren 19ra atzeratu izana salatu dute.

Gehiago irakurri
Albistea

Euskararen arnasguneak babestu eta indartuko dituen arkitektura juridiko berri baten beharra aztertuko dute

2015ko urtarrilaren 15a Iruzkinik ez
 Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” jardunaldia antolatu dute. Iaz egindako topaketetan hirigintza proiektuek hizkuntzarengan duen eragina frogatu zen, eta aurten, pauso bat aurrera eman eta euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimenei aterki juridikoa emateko oinarriak aztertu nahi dituzte. Topaketak otsailaren 5 eta 6an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan. Matrikula doan da. Izena emateko: www.ueu.eus
Gehiago irakurri
Albistea

“Nik ere Iruñea nahi dut” aldarrikatu duten herritarren sinadurak entregatu zaizkio Nafarroako Gobernuari

2015ko urtarrilaren 13a Iruzkinik ez

Iruñeko euskalgintzaren bilgunea osatzen duten Kontseiluaren kideek (AEK, IKA, EHE, AET, Sortzen eta NIE), urte batzuk daramatzate Iruñeko Udalaren eskumenekoa den hizkuntza-paisaian euskara ager dadin eragiten. Lorpenak erdietsi dira denbora honetan iruindar euskaltzaleen bultzadari esker eta norabide horretan gaur beste urrats bat egin da; Iruñeko hiri sarreretan dauden panelak euskaldundu daitezen jasotako eskaerak entregatu zaizkio Nafarroako Gobernuari.