BATUZ ALDATU. ITUN SOZIOPOLITIKO BERRIRAKO ESKAINTZA

2021eko ekainean, Euskal Herri osoko eta sektore askotariko 110etik gora elkartek, fundaziok, eragilek, enpresak eta sindikatuk Batuz Aldatu: Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala aurkeztu genuen, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuan Jauzi bat emateko beharra aldarrikatuz. 

Izan ere, aspaldidanik entzuten gabiltza euskararen normalizazio prozesua etenaldian dagoela, bidegurutzean, biribilgunean, larrialdian… Azken hamarkadetan asko egin da erakunde publiko, gizarte eragile eta herritarren eskutik, baina erronka berriei aurre egiteko tresna berriak behar ditugu. 

Xede horrekin, Batuz Aldatuko I. Sinatzaileen Batzarrean hautatutako Talde Eragileak hastapeneko adostasunaren oinarriak garatu eta Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza izeneko dokumentua aurkeztu zuen 2025eko irailaren 26ko Sinatzaileen II. Batzarrean.

Proposamena mota guztietako eragileei zuzentzen da eta elkarrizketa sustatzea du helburu. Eragile sinatzaileek lau konpromiso nagusi hartzen dituzte: dokumentuaren edukia gizarteratzea, proposamenak beren egitea, elkarrizketan eta elkarlanean jarraitzea, eta bere eremuan eragiteko gai den konpromiso gehigarriak hartzea.

Itunari atxikimendua eman nahi dioten eragileek beheko galdetegia beteta sinatu ahal izango dute dokumentua.

BAT EGIN NAHI DUZUE?

Itun Soziopolitikorako proposamenarekin bat egin nahi duen gizarte eragile edo erakundeak ondorengo galdetegia bete behar du, eta atxikimenduaren egiazkotasuna baieztatzeko zuekin harremanetan jarriko gara.



Jarrai gaitzazu sare sozialetan eta jaso gure jardunaren berri: 

IZAN LAGUNTZAILE EUSKARAREN ALDE!