Batuz Aldatu – Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala
Batuz Aldatu izena hartu du Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun sozialen ekimenak. Jauzia egiteko garaia da: hizkuntza-eskubideen alde, gizarte kohesioaren alde, euskararen alde. Eta horretarako, ekainaren 19an aurkeztutako dokumentuak hizkuntza-politika berrirako bide-orria izan nahi du.
–
–
–
Helburua eta norabidetzea
Proposamena hainbat printzipiotan dago ardaztuta: bereizkeriari aurre egiteko eta elkarbizitzan sakontzeko hizkuntza-eskubideak errespetatzeko beharra, hizkuntza-politikaren zeharkako izaera, normalizazio-prozesuaren izaera soziopolitikoa eta progresiboa… Betiere, hizkuntza-politika Euskal Herriko hizkuntza aniztasuna aintzat hartuta garatu behar denaren oinarritik abiatuta.
Etorkizuneko agertokirako helburu nagusia honakoa da: euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea. Horretarako, hizkuntza-eskubideak eremu guztietan bermatu beharko dira, hala nahi duen edonork ez dezan euskara erabiltzeko inolako eragozpenik izan.
Bide horretan, bi norabidetze ezarri dira. Alde batetik, hizkuntzaren ezagutzaren unibertsalizazioa bultzatu beharko da, herritar guztiek euskaraz aritzeko gaitasun egokia izan dezaten. Bestetik, euskara eroso erabiltzeko eremuak sortu, garatu eta elkarlotu beharko dira, hala nahi duen edonork ez dezan izan euskara erabiltzeko inolako eragozpenik.
–
–
Eragile sinatzaileak
Askotariko 113 eragilek egin dute bat Batuz Aldatu dokumentuarekin.
- ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA
- AEK
- AGIRRE LEHENDAKARI CENTER
- AHOTSENEA
- ARTEZ
- ATHLETIC CLUB FUNDAZIOA
- BAI EUSKARARI ELKARTEA
- BEHATEGIA
- BERRIA TALDEA
- BILGUNE FEMINISTA
- BIZIPOZA
- BIZKAIA IRRATIA
- BIZKAIKO ABOKATUEN ELKARGO OHORETSUA
- BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLA
- DANTZAN
- DINDAIA FUNDAZIOA
- EGI – EUZKO GAZTEDI
- EHIGE
- EHNE SINDIKATUA
- EIZIE
- EKOLOGISTAK MARTXAN
- EKONOMISTEN EUSKAL ELKARGOA
- ELA SINDIKATUA
- ELHUYAR TALDEA
- ELKAR FUNDAZIOA
- EMUN KOOPERATIBA
- ERNAI
- ESK SINDIKATUA
- EUSKAL AKTOREEN BATASUNA
- EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA
- EUSKAL EDITOREEN ELKARTEA
- EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
- EUSKAL HERRIKO ANTZERKIZALE ELKARTEA
- EUSKAL HERRIKO ARKITEKTOEN ELKARGO OFIZIALA – BIZKAIKO DELEGARITZA
- EUSKAL HERRIKO BERTSOZALE ELKARTEA
- EUSKAL HERRIKO GUTUN SOZIALA
- EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK
- EUSKAL HERRIKO LABORARIEN BATASUNA
- EUSKAL HERRIKO LABORANTZA GANBARA
- EUSKAL HERRIKO LEHEN MAILAKO PEDIATRIA ELKARTEA
- EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEA
- EUSKAL KONFEDERAZIOA
- EUSKAL KONTSUMITZAILEEN ALKARTEA
- EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOA
- EUSKAL MONETA
- EUSKAL WIKILARIEN ELKARTEA
- EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA
- EUSKARAGILEAK ENPRESEN BATZORDEA
- EUSKO IKASKUNTZA
- EZKERRABERRI FUNDAZIOA
- FARMAZIALARI EUSKALDUNEN ELKARTEA
- GARABIDE
- GAURGEROA – EUSKAL HERRIKO JUBILATU ETA PENTSIONISTEN ELKARTEA
- GAZTE ABERTZALEAK
- GAZTE EUSKALTZALEON SAREA
- GEHITU – EUSKAL HERRIKO LESBIANA, GAY, BISEXUAL, TRANS ETA INTERSEXUALEN ELKARTEA
- GEREDIAGA ELKARTEA
- GERRIKO KULTUR ELKARTEA
- GIPUZKOAKO ABOKATUEN ELKARGO PRESTUA
- GIPUZKOAKO ERIZAINEN ELKARGOA
- GIPUZKOAKO SENDAGAIGILEEN ELKARTEA
- GIPUZKOAKO SENDAGILEEN ELKARGO OFIZIALA
- GURE ESKU
- (H)EMEN ELKARTEA
- HEIZE – EUSKAL ESKOLA PUBLIKOEN ZUZENDARITZA ELKARTEEN FEDERAZIOA
- HEKIMEN
- HEZTEN AISIALDI EUSKALTZALEA
- HIK HASI
- HIRU SINDIKATUA
- HIRUKI LARROSA
- HITZ – EUSKAL TEKNOLOGIAKO ZENTROA
- HITZEZ EUSKALTEGIA
- HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA
- IBAIA – IKUS-ENTZUNEZKOEN EUSKAL EKOIZLE BURUJABEEN ELKARTEA
- IKAMA
- ILAZKI EUSKALTEGIA
- IRRIEN LAGUNAK
- JAKIN ALDIZKARIA
- KARMELDARRAK
- KATXIPORRETA
- KONFEKOOP – EUSKADIKO KOOPERATIBEN KONFEDERAZIOA
- KRISTAU ESKOLAK
- KUKULAISI
- LAB SINDIKATUA
- LANARTEA – EUSKARAREN LANGILE PROFESIONALEN ELKARTEA
- MAIZPIDE EUSKALTEGIA
- MINTZAIAN – HENDAIAKO EUSKARA ETA KULTUR ELKARTEA
- MINTZALASAI
- MINTZANET
- MONDRAGON KORPORAZIOA
- MONDRAGON UNIBERTSITATEA
- NAFARROAKO ATENEOA
- NAFARROAKO ETA ERRIOXAKO IKA
- OEE – OSASUNGOA EUSKALDUNTZEKO ERAKUNDEA
- OINHERRI
- OLATUKOOP
- ORDIZIA RUGBY ELKARTEA
- PANTAILAK EUSKARAZ
- PUNTUEUS FUNDAZIOA
- REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA
- SORTZEN
- SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA
- STEILAS SINDIKATUA
- SUKAR HORIA
- TELESFORO MONZON ELAB
- TINKO EUSKARA ELKARTEA
- TOKIKOM
- UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA
- URRATS EUSKALTEGIA
- UZEI
- XAKE ESPAZIOA
- XUTI – IPAR EUSKAL HERRIKO GAZTEEN ERAKUNDEA
- ZABALIK AMIKUZEKO EUSKALGINTZA
–
Etorkizuneko erronkak
Eragileekin adostutako dokumentua oinarri, hiru erronka ditu esku artean Euskalgintzaren Kontseiluak etorkizun hurbilari begira.
- Edukia zabaldu eta eragile gehiagorengana iristea: jorratu ez dituen gizarte-eremuetara iristeko beharra agerikoa da, bai eta bat egin duten gizarte-eremuetako beste eragile batzuetara iristekoa ere. Eta nola ez, hizkuntza baten motor diren herritarrengana ere heldu behar du Kontseiluak.
- Arloetako estrategiak definitzen hastea: euskararen normalizazio prozesuan eragiteko, eta dokumentuan bildutako lehentasunetatik abiatuta, arloz arlokako lanketari ekitea da xedea.
- Adostasun sozialetik adostasun politikorako jauzia erdiestea: hizkuntza baten normalizazio-prozesua soziala eta politikoa da. Hanka sozial sendoa behar du, baina bai eta hanka politiko sendoa ere. Horrexegatik, Kontseiluaren asmoa da adostasun sozial trinko horiek adostasun politiko bihurtzea.
–