Arnasguneen Garapen Jasangarria

2020ko azaroaren 07a

Arnasguneen garapen jasangarria lantzeko proiektuak ditu abian Kontseiluak, hizkuntza politiketan txertatu daitezen. Aliantza eta konpromiso berriak lortzeaz gain, prestakuntza egokia ere bermatu behar da. Ikuspegi horren ondorioz sortu dute UEMAk, UEUk eta Kontseiluak EHUrekin batera Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan Aditu Titulua.