Geroa Euskaratik

2020ko azaroaren 08a

COVID-19ak agerian utzi dituen hutsune eta desberdinkeriei aurre egiteko dinamika da ‘Geroa Euskaratik, elkar hartuz, elkar zainduz’ proiektua. Bide horretan euskarak ere iparrorratz izan behar duela aldarrikatzen du, gizarte berdinzaleago eta justuagoa lortzeko. Bide hori urratzeko, hainbat urgentziazko neurri jasotzen ditu Kontseiluak Geroa Euskaratik adierazpenean.