
EUSKALTZALEON MARTXA
EKAINAK 13 > IRUÑEA
2026ko ekainaren 13an, Euskalgintzaren Kontseiluak eta bazkideek deituta, Iruñea euskaltzalez beteko duen Euskaltzaleon Martxa antolatuko dugu.
- Mobilizazioaren Izena: EUSKALTZALEON MARTXA
- Leloa: EUSKARAZ BIZITZEKO BEHAR DEN DENA
Gune honetan ekimenaren zabalpena egiteko oinarrizko baliabide eta materialak jasotzen joango gara. Astero eduki berriekin eguneratuko dugu!
Herrietan atxikimendu ekimenak
Ekainera bitarte, mobilizazioaren zabalpena egiteko laguntza eskatu nahi dizuegu (propaganda, deialdia indartzeko ekintzak, herriko eragileekin lanketa…): ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko erronka dugu eta deialdia indar bereziz lantzea izango da Iruñeko kaleak betetzeko giltza.
Proposamena: herrietan Euskaltzaleon Martxari atxikimendua adierazteko:
- Argazkiak egin, taldean edo banaka, kartela eskuetan.
- Bideoak grabatu, taldean edo banaka, atxikimendua emanez eta martxara joateko arrazoi bat adieraziz.
Eta jarraian sare sozialetan igo dezakezue #EuskaltzaleonMartxa edota #EuskarazBizitzeko traolak erabiliz eta “Euskalgintzaren Kontseilua” (@kontseilua) etiketatuz.
Autobusak herrietatik
Iruñera autobusak antolatzeko, herri, auzo edo eskualdeko euskalgintzarekin harremanetan jartzea eta elkarrekin antolatzea hobesten dugu. Herri bakoitza arduratu beharko da antolaketaz eta zabalpena egiteaz.
Autobusetatik jaisteko tokia Monte Monjardin kalea izango da (ikusi mapan). Autobusez datorren jendeak hortik gertu dagoen Askatasun Enparantzatik abiatuko den zutabean parte hartuko du.
Autobusa antolatzeko asmoa baduzue, bete galdetegi hau eta informazio guztia helaraziko dizuegu:
Hemen duzue autobusak iragartzeko kartel eredua (PDF):
Kartelak eskatzeko
Zure herri, auzo edo eskualdean kartelak jartzeko prest bazaude, bete mesedez galdetegi hau eta ahal bezain laster zurekin harremanetan jarriko gara kartelak non eta noiz jaso ditzakezun azaltzeko. Kartelak 43x68cm-koak dira, bertikalak.
Tamaina txikiagoan nahi badituzue, zuen kabuz inprimatzeko PDF formatuan deskargatu dezakezue HEMEN.
Eskuorriak ere banatu ditzakezue. Hemen deskargatzeko ereduak:

Bestalde, pankarta ereduak jartzen ditugu zuen eskuetara:
Sare sozialetarako edukiak
Hemen jasotzen joango gara martxa zabaltzen laguntzeko material guztia: kartelak, pankarta eredua, eskuorriak, sare sozialetarako edukiak eta abar. Laguntzeko prest bazaude, jarri gurekin harremanetan!




- KARTELAK:
- BIDEOAK:
Martxa zabaltzeko bestelako ekimenak
Martxaren zabalpena egiteko ekintza eta ekimen posibleen bilduma jaso dugu ondorengo lerroetan. Sakatu gainean xehetasunak ikusteko.
- Email buletinak: Bazkideen edo harpidetuen email zerrendak dituzten elkarte/eragileen kasuan, ohiko buletin edo bidalketetan deialdiaren mezutxo bat txertatu daiteke, edo email oso bat bidali martxara joateko eta zabalpenean laguntzeko gonbitarekin.
- Martxara deitzeko elkartearen kartel propioak edota sareetako edukiak sortzea, imajinazio apur batekin.
- Hedabideetara iritzi artikuluak edo prentsa oharrak bidaltzea (tokiko euskalgintzaren atxikimenduarekin, adibidez).
- Kontseiluaren sare sozialak jarraitu eta mezuak zabaltzea: X/Twitter · Mastodon · BlueSky · Instagram · Facebook · TikTok.
Bestelako proposamen, ekarpen edo ideiarik izanez gero, bidali mesedez komunikazioa@kontseilua.eus helbidera. Eskerrik asko, eta animo!
Euskaltzaleon gida
Azkenik, gure egunerokoan euskaltzale gisa egin ditzakegun mila ekintza posible daude. Proposamen sorta bat bildu dugu Euskaltzaleon Gida izeneko tresna honetan. Jabetu, ahaldundu eta antolatu!


Jaitsi PDFan:
Jarrai gaitzazu sare sozialetan eta jaso gure jardunaren berri:
Jarrai gaitzazu sare sozialetan eta jaso gure jardunaren berri:

