‘Euskara ere normalitaterantz?’ mahai-ingurua ikusgai

2020ko maiatzaren 27a Iruzkinik ez

Normalitate berri bat dugu jokoan, COVID-19ak agerian utzi dituen hutsune eta desberdinkeriei aurre egiteko bestelako neurri eta erabakiak hartu behar baitira. Eta iparrorratz horretan euskarak ere egon behar duela ziur da Kontseilua, bai behintzat gizarte berdinzale, kohesionatu eta demokratikoago bat eratu nahi badugu. 

Mezu horixe aldarrikatzeko ‘Geroa euskaratik’ dinamika abian du Kontseiluak euskagintzako nahiz bestelako norbanako zein taldeen babesarekin. Hainbat ekimen antolatu dira, eta horietako bat izan da 2020ko ekainaren 4an Martin Ugalde kultur parkean egin den Euskara ere normalitaterantz? mahai-ingurua. Luxuzko hiru gonbidaturekin: Josu Amezaga EHUko soziologoa izanen dugu, euskara, euskal kultura, hedabideak eta identitatea aztergai izan dituena, besteak beste. Bestetik, Idurre Eskisabel kazetaria eta EHUko irakaslea gonbidatu dugu, generoa, nazio identitatea eta euskararen eta feminismoaren arteko elkargunea lantzen dituelako, besteak beste. Eta, azkenik, Amelia Barquín batuko zaigu, kultur eta hizkuntza aniztasunean eta hezkuntzan aditua den HUEZIko irakaslea. Gidari lanetan, bestalde, Goizalde Landabaso kazetaria arituko da.

Hona hemen mahai-ingurua Berria TBren eskutik:

Etiketak: