Euskalgintza

Gehiago irakurri
PizkundeaDestakatuaEuskalgintzaHizkuntza-politika

Pizkunderako Erronkaren aurkezpena

2026ko maiatzaren 26a

Euskararen normalizazio eta biziberritzean Pizkunde berri bat eragin asmoz, Euskalgintzaren Kontseiluak 2036. urterako ERRONKA bat aurkeztuko dugu.

Gehiago irakurri
PizkundeaEuskalgintza

«Euskaraz bizitzeko baldintza errealak elkarrekin sortzera deitu du Kontseiluak»

2026ko maiatzaren 13a

Ekainaren 13rako hilabete faltan, Euskalgintzaren Kontseiluak Euskaltzaleon Martxaren aurkezpen soziala egin du Iruñeko Katakrak liburu-dendan, ordezkaritza sozial eta politiko zabalaren aurrean.

Gazte Euskaltzaleen Sareak hiru eguneko martxa egingo du ekainean
Gehiago irakurri
PizkundeaEuskalgintza

Gazte euskaltzaleek Urepeletik Iruñera martxa antolatu dute ekainaren 11tik 13ra

2026ko maiatzaren 12a

Gazte euskaltzaleen sareak ‘Gazte euskaltzaleok bidea urratu’ dinamika martxan jarri du. Egitasmoa hiru eguneko martxa bat izanen da, ekainaren 11tik 13ra bitartean eginen dena.

Gehiago irakurri
Euskalgintza

Euskaltzale guztiok Korrikara!

2026ko martxoaren 19a

Euskalgintzaren Kontseiluak KORRIKAn parte hartzera deitzen ditugu euskararen normalizazioan eta biziberritzean sinesten duten herritar guztiak.

Euskara Gara dio aurtengo KORRIKAren leloak. Izan gaitezen, gutako bakoitza, euskarak behar duen Pizkundearen txinparta. Euskaltzaleok egin ezean, ez baitu beste inork egingo.

Gehiago irakurri
Euskalgintza

KORRIKAk eta Kopariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

2026ko otsailaren 12a

24. KORRIKAren arropa- eta material-hornitzailea izango da KOPARIA, Euskalgintzaren Kontseiluak sustatutako merchandising eta sustapen zerbitzuen enpresa.

ARANTZAZUKO ADIERAZPENA
Gehiago irakurri
Larrialdi linguistikoaPizkundeaDestakatuaEuskalgintza

Euskaltzale ezagunek euskararen aldeko Pizkunde berri baten abiapuntua aldarrikatu dute Arantzazun

2025ko azaroaren 06a

Euskalgintzaren Kontseiluak «Euskaltzaleon garaia da» izenburuko adierazpena aurkeztu du Arantzazuko Santutegian. Euskalgintzako eragile nagusien ordezkariak eta erreferentziazko euskaltzale ugarik parte hartu dute.

BATUZ ALDATU. ITUN SOZIOPOLITIKO BERRIRAKO ESKAINTZA
Gehiago irakurri
Batuz AldatuDestakatuaEuskalgintzaHizkuntza-politika

Akordio soziopolitiko berri bat proposatuz euskararen pizkunde berria eragin nahi du Batuz Aldatu dinamikak

2025ko irailaren 26a

Batuz Aldatu adostasun sozialaren ehundik gora eragile sinatzaileren aurrean aurkeztu dugu hizkuntza-politiken arloko Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza dokumentua.

Euskararen Aholku Batzordea (Irekia)
Gehiago irakurri
EuskalgintzaHizkuntza-politika

Kontseiluak harridura adierazi du euskalgintza soziala Euskararen Aholku Batzordetik kanpo utzi delako

2025ko uztailaren 04a

Euskalgintzaren Kontseiluak harridura eta kezka azaldu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak osatutako Euskararen Aholku Batzorde berrian ez dagoelako gizarte ekimeneko euskalgintzaren ordezkaririk.

Gehiago irakurri
DestakatuaEuskalgintza

Joxe Azurmendi, euskaltzaletasun garaikidearen zutoinetako bat

2025ko uztailaren 03a

Euskalgintzaren Kontseiluak atsekabea adierazi nahi dugu Joxe Azurmendi Otaegi pentsalari, idazle eta euskaltzale konprometituaren heriotzagatik.

ABENDUAK 27 BILBO
Gehiago irakurri
Larrialdi linguistikoaPizkundeaDestakatuaEuskalgintza

Abenduaren 27an euskarari arnasa berri bat emateko ekitaldia egingo du Kontseiluak Bilbon

2025ko martxoaren 28a

Urteko Batzar Nagusian, euskararen normalizazioaren erronka nagusiak eta abenduko ekimenaren data aurkeztu dute Kontseiluko bazkideek.

EUSKARAREN EGUNA 2024 - EUSKALGINTZAREN KONTSEILUAREN ADIERAZPENA
Gehiago irakurri
Batuz AldatuEuskaraLarrialdi linguistikoaPizkundeaDestakatuaEuskalgintzaHizkuntza-politika

Euskararen Eguneko Adierazpena: 2025a larrialditik indarraldirako bideari ekiteko urtea izango da

2024ko azaroaren 30a

2024ko Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten gizarte eragileen ordezkariak Martin Ugalde Kultur Parkean elkartu dira «Larrialditik indarraldira» izeneko Adierazpena irakurtzeko.

Gehiago irakurri
Euskal KonfederazioaDestakatuaEuskalgintzaIpar Euskal Herria

Euskara orain! Konstituzio aldaketa orain!

2024ko ekainaren 01a

Euskalgintzako eragileok bat egin dugu Euskal Konfederazioak eta Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboak ipar Euskal Herrian zehar egindako elkarretaratzeekin, gure hizkuntza…