KORRIKAk eta Kopariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

2026ko otsailaren 12a

24. KORRIKAren arropa- eta material-hornitzailea izango da KOPARIA, Euskalgintzaren Kontseiluak sustatutako merchandising eta sustapen zerbitzuen enpresa.

Euskararen aldeko ekimenaren antolatzaileek salduko diren produktuak ahalik eta jasangarrienak izatea nahi dute, hala materialei nola jatorriari dagokienez. Beraz, harreman, bitarteko eta baliabide guztiak euskaraz izatea bermatzeaz gain, elkarlan hau eredu izango da jasangarritasunaren eta euskararen arloetan.

“Euskararen alde lanean gabiltzan eragileok bakoitzaren indarrak batuz komunitate osoak irabazten duela frogatu nahi dugu” adierazi dute Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak, Ane Elordi KORRIKAren arduradunak eta Xabi Gartzia AEKko Nazio Kontseiluko kideak, lankidetza-hitzarmena sinatu dutenean.

Euskara gara!