Nafarroan euskararen ofizialtasunaren aldeko kanpainari ekin diogu
Gaur, abenduak 15, Nafarroako Euskararen Legeak 36 urte beteko ditu. Herritarren arteko bereizkeria eragiten duen legea ospatzeko arrazoirik ez dagoela uste dugu, eta horrexegatik beste urte batez Euskalgintzaren Kontseiluak, euskararen aldeko bilgunea osatzen duten elkarteekin eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin batera, irakurketa egitea erabaki du.
Euskaldunak zokoratzeko, herritarren arteko berdintasunarekin apurtzeko legea da oraingo Euskararen Legea. Beste eskubideetan ez bezala, hizkuntza-eskubideetan herritarrei bizi diren herriaren arabera aitortzen zaizkie eskubideok. Udalerri batean bizitzeagatik, umeak eta haurrak ezin izatea herriko eskolan euskarazko ereduan matrikulatu. Herri jakin batean bizitzeagatik, medikuaren edo administrazioaren aurrean ezin izatea euskaraz artatua izan, edota tramiteak euskaraz egiteko amaigabeko oztopoak eta ezintasunak jasatea. Sinestezina dela esango genuke, ez bada hogeita hamasei urtez bidegabekeria hori indarrean dagoela esan beharko ez bagenu.
Gogoan dugu, 2016an, idazluma eman geniola Nafarroako Parlamentuko presidenteari Euskararen Lege berri bat idatz zezaten, berdintasunaren, kohesioaren eta justizia sozialaren aldeko legea idatz zezaten. Tamalez ez da halakorik gertatu.
Kezkatzen gaitu, zinez kezkatu ere, azken boladan hartzen ari diren zenbait erabaki, tartean, Nafarroan berezkoak ez diren hizkuntzei, berezkoa den euskarari baino prestigio handiagoa ematea. Milaka nafarren bizi hizkuntzaren aurretik eta gainetik jartzea alemana, ingelesa eta frantsesa. Kontua da, duela 36 urte onartu zen legeak ahalbidetzen dituela horrelako neurriak. Euskararen Legearen irakurketa zurrunen ondorioz, euskaldunak are zokoratuago bizi dira haien lurraldean, eta ez da justiziazkoa, inondik inora ez.
Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da hizkuntza-justizia, hizkuntza-kohesioa eta hizkuntza-berdintasun erdigunera ekartzea, eta hiru justizia-mota horiek errealitate bihurtzeko aukera bakarra dago: OFIZIALTASUNA.
Horrexegatik, hain zuzen ere, gaur, abenduak 15, euskararen ofizialtasuna zatitu zen egunean bertan adierazi nahi dugu, ofizialtasunaren alde ekingo diogula beste behin. Horretarako, beraz, gaur lehen urratsa egingo dugu:
Euskararen Nafar Kontseiluak 2022ko irailaren 16an egin zuen bilkuran aurkako botorik gabe onartu zuen euskararen ofizialtasunaren gaineko adierazpena. Honen bidez, Nafarroako Gobernua premiatu zen euskara Nafarroako Foru Komunitate osoan ofiziala izan dadin Euskarari buruzko Foru Legea lehenbailehen aldatzera. Hain zuzen ere, herritar euskaldunen legezko baztertzea amaitu dadin eta herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak bete daitezen, herritar erdaldunenak betetzen diren bezalaxe, jakinki erabaki hori Nafarroako herritar guzti-guztiendako onuragarria izanen dela.
Euskararen Nafar Kontseiluan hemen gauden hainbat eragilek hartzen dugu parte. Eta uste dugu beharrezkoa dela euskalgintzako gainerako eragileen konplizitatea ez ezik, bestelako eragileen konplizitatea ere eraikitzea. Izan ere, ofizialtasunaren alde egitea, justiziaren alde egitea dela uste dugu.
Horrexegatik, hurrengo asteotan lanketa berezitua egingo dugu Nafarroa osoko askotariko eragileek bat egin dezaten aipatu deklarazioarekin.
Egia esan, aurreko egunotan ekin diogu lanketari, eta harrituta gaude izandako harrera onarekin. Finean, gero eta herritar zein eragile gehiago ohartzen ari dira badela garaia herritarrak bereizkeriaz tratatzen dituen legea bertan behera uzteko, eta eskubide berdintasunean oinarritutako lege berri bat onartzeko.
Gauzak horrela. gaur-gaurkoz Euskalgintzako beste hainbat eragileren atxikimendua jaso dugu: Nafarroako Ikastolak, Sortzen elkartea, Nafarroa osoko AEK eta IKA euskaltegiak, EMUN, Topagunea, Euskal Herrian Euskaraz, Hizkuntz Eskubideen Behatokia…
Bai eta euskalgintzaz kanpoko beste hainbat eragilerena ere: Altaffayla Fundazioa, Colectivo El Salvador Elkartasuna, EHGAM, Igela Argitaletxea, Irrintzi Peña, Gizakia Herritar Fundazioa-Paris 365, Peña La Cueva-Lezea, Nafarroa Kirol Elkartea, Ondalan Elkarte mikrokooperatiba, Nafar Ateneoa, besteak beste.
Adierazpenari atxikimendua eman nahi dioten eragile eta elkarteek galdetegi hau bete edo nafarroa@kontseilua.eus posta elektronikora idatzi beharko dute.
–
EUSKARAREN OFIZIALTASUNAREN ALDEKO ADIERAZPENAREKIN BAT EGITEN DUTE ONDORENGO ELKARTE ETA GIZARTE ERAGILEEK:
- Administrazioa Euskaraz Taldea
- Alaitxo Ezkaba Ikastetxeko Guraso Elkartea
- Alegría de Iruña KKAE/SDRC
- Altaffaylla Fundazioa
- Andosillako herriko gazteak
- Andra Mari Ikastola
- Antsoain Herri Kirol Taldea
- Aralar Udal Musika Eskola
- Argia
- Argia Ikastola
- Asociación Cultural Deyo
- Asociación Euskararen Lagunak
- Asociación Mujeres El Cotarro
- Atarapana
- Axular kultur elkartea
- Banda Bizkarra
- Barañaingo Bertso Eskola
- Basilio Lacort Elkartea
- Baztan Ikastola
- Berriozar Kirol Elkartea
- Bi Haizetara
- Biurdanako Guraso Elkartea
- Colectivo El Salvador Elkartasuna
- Deierriko Udala
- DKT Deierriko Kontsumo Taldea
- Duguna dantza taldea
- EHGAM Nafarroa
- Elortzibarko Gau Eskola
- EMUN
- Eraiki Guraso Elkartea
- Erbinude Elkartea
- Erentzun Fundazioa
- Erentzun Ikastola
- Erriberako Arrigarai AEK euskaltegia
- Etxalarko Herriko Ostatua
- Euskal Herrian Euskaraz – EHE
- Euskal Memoria
- Euskaldunon Biltokia
- Euskalerria Irratia
- Euskaltzaleon Topagunea
- Euskararen Defentsarako Sarea
- Euskararen Lagunak
- Gaiteros de Tudela – Tuterako Gaiteroak
- Garces de los Fayos Ikastola
- Garean euskaldunon elkartea
- Gartxot Elkartea
- Geltoki Sociedad Microcooperativa
- Gerrarik Ez Plataforma Nafarroa
- Gizakia Herritar Fundazioa – Paris 365
- Haizea elkartea
- Hezibidea Gurasoen Elkartea (Zizur BHI)
- Hiru Euskal Herriko garraiolarien sindikatua
- Ibaialde Ikastola
- Ibarberri Eskola
- IGE Orreaga (Hegoalde Ikastola)
- Igela argitaletxea
- Iñigo Aritza Ikastola
- Irantzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzua
- Irrintzi Peña
- Iruinkokoa
- Iruñeko Algara – Bullicio Pamplonés
- Iruñeko Peñen Federazioa
- Irurtzungo Aizpea euskara taldea
- Jaso Ikastola
- Karrikaluze
- Kebenko Uskararen aldeko elkartea
- KEM/MOC Nafarroa
- Laba sarea
- Labiaga Ikastola
- Lagun Artean K.E.
- Larraun Bizi
- Lizarra Ikastola
- Lodosa Bizirik
- Mendabiako Euskara Taldea
- Mugarik Gabe Nafarroa
- Mugarri Guraso Elkartea
- Nafar Ateneoa
- Nafarroa Kirol Elkartea/Club Deportivo Navarra
- Nafarroako AEK
- Nafarroako Euskarazko Irakurleen Taldeak
- Nafarroako IKA
- Nafarroako Ikastolen Elkartea – NIE
- Noaingo Gau Eskola
- Ondalan elkarte mikrokooperatiba
- Ondare Kultur Taldea
- Oteitzako Arrano kultur elkartea
- Paz de Ziganda Ikastola
- Pello Pezetxea Kultur Gunea
- Peña El Cierzo
- Peña La Cueva, Lezea
- Peña La Unica
- Peña Pelotazale San Sebastian
- Pikuxar Euskal Txokoa
- San Fermin Ikastola
- Sociedad Garaño Elkartea
- Sortzen Elkartea
- Sustrai Erakuntza Fundazioa
- Tafallako Txoznak
- Tantirumairu Ikastola
- Ttipi-Ttapa Fundazioa
- Tuterako Gaiteroak/Gaiteros de Tudela
- Txalaparta Argitaletxea
- Udako Euskal Unibertsitatea – UEU
- Ultzama-Larraungo AEK
- Xaloa Telebista
- Zaldiko Maldiko Elkartea
- Zangozako Ikastola
- Zizurko Jai Batzordea
- Zuberrieta Elkartea – Uztarroze
- Zumedia Guraso Elkartea
–