Nafarroan euskararen ofizialtasunaren aldeko kanpainari ekin diogu

2022ko abenduaren 15a

Gaur, abenduak 15, Nafarroako Euskararen Legeak 36 urte beteko ditu. Herritarren arteko bereizkeria eragiten duen legea ospatzeko arrazoirik ez dagoela uste dugu, eta horrexegatik beste urte batez Euskalgintzaren Kontseiluak, euskararen aldeko bilgunea osatzen duten elkarteekin eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin batera, irakurketa egitea erabaki du.

Euskaldunak zokoratzeko, herritarren arteko berdintasunarekin apurtzeko legea da oraingo Euskararen Legea. Beste eskubideetan ez bezala, hizkuntza-eskubideetan herritarrei bizi diren herriaren arabera aitortzen zaizkie eskubideok. Udalerri batean bizitzeagatik, umeak eta haurrak ezin izatea herriko eskolan euskarazko ereduan matrikulatu. Herri jakin batean bizitzeagatik, medikuaren edo administrazioaren aurrean ezin izatea euskaraz artatua izan, edota tramiteak euskaraz egiteko amaigabeko oztopoak eta ezintasunak jasatea. Sinestezina dela esango genuke, ez bada hogeita hamasei urtez bidegabekeria hori indarrean dagoela esan beharko ez bagenu.

Gogoan dugu, 2016an, idazluma eman geniola Nafarroako Parlamentuko presidenteari Euskararen Lege berri bat idatz zezaten, berdintasunaren, kohesioaren eta justizia sozialaren aldeko legea idatz zezaten. Tamalez ez da halakorik gertatu.

Kezkatzen gaitu, zinez kezkatu ere, azken boladan hartzen ari diren zenbait erabaki, tartean, Nafarroan berezkoak ez diren hizkuntzei, berezkoa den euskarari baino prestigio handiagoa ematea. Milaka nafarren bizi hizkuntzaren aurretik eta gainetik jartzea alemana, ingelesa eta frantsesa. Kontua da, duela 36 urte onartu zen legeak ahalbidetzen dituela horrelako neurriak. Euskararen Legearen irakurketa zurrunen ondorioz, euskaldunak are zokoratuago bizi dira haien lurraldean, eta ez da justiziazkoa, inondik inora ez.

Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da hizkuntza-justizia, hizkuntza-kohesioa eta hizkuntza-berdintasun erdigunera ekartzea, eta hiru justizia-mota horiek errealitate bihurtzeko aukera bakarra dago: OFIZIALTASUNA.

Horrexegatik, hain zuzen ere, gaur, abenduak 15, euskararen ofizialtasuna zatitu zen egunean bertan adierazi nahi dugu, ofizialtasunaren alde ekingo diogula beste behin. Horretarako, beraz, gaur lehen urratsa egingo dugu:

Euskararen Nafar Kontseiluak 2022ko irailaren 16an egin zuen bilkuran aurkako botorik gabe onartu zuen euskararen ofizialtasunaren gaineko adierazpena. Honen bidez, Nafarroako Gobernua premiatu zen euskara Nafarroako Foru Komunitate osoan ofiziala izan dadin Euskarari buruzko Foru Legea lehenbailehen aldatzera. Hain zuzen ere, herritar euskaldunen legezko baztertzea amaitu dadin eta herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak bete daitezen, herritar erdaldunenak betetzen diren bezalaxe, jakinki erabaki hori Nafarroako herritar guzti-guztiendako onuragarria izanen dela.

Euskararen Nafar Kontseiluan hemen gauden hainbat eragilek hartzen dugu parte. Eta uste dugu beharrezkoa dela euskalgintzako gainerako eragileen konplizitatea ez ezik, bestelako eragileen konplizitatea ere eraikitzea. Izan ere, ofizialtasunaren alde egitea, justiziaren alde egitea dela uste dugu.

Horrexegatik, hurrengo asteotan lanketa berezitua egingo dugu Nafarroa osoko askotariko eragileek bat egin dezaten aipatu deklarazioarekin.

Egia esan, aurreko egunotan ekin diogu lanketari, eta harrituta gaude izandako harrera onarekin. Finean, gero eta herritar zein eragile gehiago ohartzen ari dira badela garaia herritarrak bereizkeriaz tratatzen dituen legea bertan behera uzteko, eta eskubide berdintasunean oinarritutako lege berri bat onartzeko.

Gauzak horrela. gaur-gaurkoz Euskalgintzako beste hainbat eragileren atxikimendua jaso dugu: Nafarroako Ikastolak, Sortzen elkartea, Nafarroa osoko AEK eta IKA euskaltegiak, EMUN, Topagunea, Euskal Herrian Euskaraz, Hizkuntz Eskubideen Behatokia…

Bai eta euskalgintzaz kanpoko beste hainbat eragilerena ere: Altaffayla Fundazioa, Colectivo El Salvador Elkartasuna, EHGAM, Igela Argitaletxea, Irrintzi Peña, Gizakia Herritar Fundazioa-Paris 365, Peña La Cueva-Lezea, Nafarroa Kirol Elkartea, Ondalan Elkarte mikrokooperatiba, Nafar Ateneoa, besteak beste.

Adierazpenari atxikimendua eman nahi dioten eragile eta elkarteek galdetegi hau bete edo nafarroa@kontseilua.eus posta elektronikora idatzi beharko dute.

EUSKARAREN OFIZIALTASUNAREN ALDEKO ADIERAZPENAREKIN BAT EGITEN DUTE ONDORENGO ELKARTE ETA GIZARTE ERAGILEEK:

  1. Administrazioa Euskaraz Taldea
  2. Alaitxo Ezkaba Ikastetxeko Guraso Elkartea
  3. Alegría de Iruña KKAE- SDRC
  4. Altaffaylla Fundazioa
  5. Andra Mari Ikastola
  6. Antsoain Herri Kirol Taldea
  7. Aralar Udal Musika Eskola
  8. Argia
  9. Argia Ikastola
  10. Axular kultur elkartea
  11. Barañaingo Bertso Eskola
  12. Basilio Lacort Elkartea
  13. Baztan Ikastola
  14. Berriozar Kirol Elkartea
  15. Bi Haizetara
  16. Biurdanako Guraso Elkartea
  17. Colectivo El Salvador Elkartasuna
  18. Duguna dantza taldea
  19. EHE Euskal Herrian Euskaraz
  20. EHGAM Nafarroa
  21. Elortzibarko Gau Eskola
  22. EMUN
  23. Eraiki Guraso Elkartea
  24. Erentzun Fundazioa
  25. Erentzun Ikastola
  26. Erriberako Arrigarai AEK euskaltegia
  27. Etxalarko Herriko Ostatua
  28. Euskal Memoria
  29. Euskaldunon Biltokia
  30. Euskalerria Irratia
  31. Euskaltzaleon Topagunea
  32. Euskararen Defentsarako Sarea
  33. Euskararen Lagunak
  34. Garces de los Fayos Ikastola
  35. Garean euskaldunon elkartea
  36. Gartxot elkartea
  37. Gizakia Herritar Fundazioa-Paris 365
  38. Haizea elkartea
  39. Hiru Euskal Herriko garraiolarien sindikatua
  40. Ibaialde Ikastola
  41. Ibarberri Eskola
  42. IGE Orreaga (Hegoalde Ikastola)
  43. Igela argitaletxea
  44. Iñigo Aritza Ikastola
  45. Irantzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzua
  46. Irrintzi Peña
  47. Iruinkokoa
  48. Iruñeko Algara – Bullicio Pamplonés
  49. Iruñeko Peñen Federazioa
  50. Irurtzungo Aizpea euskara taldea
  51. Jaso Ikastola
  52. Karrikaluze
  53. Kebenko Uskararen aldeko elkartea
  54. Laba sarea
  55. Labiaga Ikastola
  56. Lagun Artean K.E.
  57. Larraun Bizi
  58. Lizarra Ikastola
  59. Mendabiako Euskara Taldea
  60. Mugarri Guraso Elkartea
  61. Nafar Ateneoa
  62. Nafarroa Kirol Elkartea/Club Deportivo Navarra
  63. Nafarroako Euskarazko Irakurleen Taldeak
  64. Nafarroako IKA
  65. Noaingo gau eskola
  66. Ondalan elkarte mikrokooperatiba
  67. Ondare Kultur Taldea
  68. Paz de Ziganda Ikastola
  69. Pello Pezetxea Kultur Gunea
  70. Peña La Cueva, Lezea
  71. Peña La Unica
  72. Pikuxar Euskal Txokoa
  73. San Fermin Ikastola
  74. Sociedad Garaño Elkartea
  75. Sortzen Elkartea
  76. Sustrai Erakuntza Fundazioa
  77. Tantirumairu Ikastola
  78. Ttipi-Ttapa Fundazioa
  79. Tuterako Gaiteroak/Gaiteros de Tudela
  80. Txalaparta argitaletxea
  81. Udako Euskal Unibertsitatea
  82. Ultzama-Larraungo AEK
  83. Xaloa Telebista
  84. Zaldiko Maldiko elkartea
  85. Zangozako ikastola
  86. Zuberrieta Elkartea – Uztarroze
  87. Zumedia guraso elkartea

(Sakatu kartela jaisteko)