ELEN erakundearen zuzendaritza batzordea Valentzian

2022ko uztailaren 22a Iruzkinik ez

Hizkuntza gutxituen alde lan egiten duten Europako eragile nagusienen bilgune ELEN (European Language Equality Network-Hizkuntza Berdintasunaren aldeko Europako Sarea) delakoaren zuzendaritza batzordea bildu da Valentziako Unibertsitaeak Gandian (Herrialde Katalanak) duen egoitzan. Bertan, Kontseiluko idazkari nagusi eta ELEN erakundeko lehendakariorde Paul Bilbaok ere hartu du parte.

Zuzendaritza batzordean azken hilabeteotako lanaren berri partekatu dute kideek. Horrela, Kontseiluko ordezkariak azpimarra jarri nahi izan du, batetik, Ipar Euskal Herrian hezkuntza-komunitateak brebeta eta baxoa euskaraz eskatzeko aldarriak jasandako errepresioan, eta bestetik, Espainiako Estatuko eragileekin ikus-entzunezko legearen inguruan egindako lanketan.

Bestalde, eragileek adostu dute hurrengo hilabeteetan txosten bat prestatzea NBEko gutxiengoen aferetarako kontalarien esku uztea, hain zuzen ere, Espainiako botere judizialaren hartutako erabakien aurrean iritzia emateko.

Azkenik, aurtengo Batzar Nagusiaren datak eta tokia erabaki dituzte kideek. Urriaren amaieran egingo du ELENek ohiko Batzar Nagusia lehendakari berriaren lurraldean, Galesen.