Kontseiluaren zuzendaritzak EEPren aholku batzordea uztea erabaki du
Gaur goizean, Kontseiluaren zuzendaritzak bilera egin du. Bertan, Ipar Euskal Herriaren egoera aztertu du, besteak beste. Kontseiluko kide den Euskal Konfederazioak hartutako bide bera hartzea deliberatu du. Izan ere, Lurralde Kontratu berriak ez du bermatzen EEPk euskararen normalizazio prozesuan egin beharreko ekarpena egin ahal izatea.
Halaber, Lurralde Kontratuaren karira Estatuak, Akitaniako Eskualdeak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuak hizkuntza-politikaren garapenerako azaldu duten borondate eskasari erantzuna emateko, euskalgintzari parte hartzeko eskaintzen dioten foroan gehiago ez parte hartzea erabaki du Kontseiluak, egoera aldatzen ez den bitartean.
Beti egin izan duen moduan, elkarlanerako prest dago Kontseilua, baina beti ere horretarako baldintza egokiak ematen direnean.
Iruzkinik ez "Kontseiluaren zuzendaritzak EEPren aholku batzordea uztea erabaki du"