Mediku euskaldunak eskatuz gutuna idatzi diogu Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari

2016ko uztailak 19 Iruzkinik ez

medikua-euskaraz Behin berriro ere, udara iritsi eta euskaraz artatuak izateko eskubiderik gabe gelditu gara euskaldunok. Hori da hainbat herritako (Aulesti, Azpeitia, Donostia, Errenteria, Errezil, Oiartzun,…) osasun zerbitzuetan gertatu dena, hizkuntza eskakizuna betetzen ez duten ordezko medikuak ezarri baitituzte.

Ez da egoera berria, aurreko urteetan ere horrelako kasuak gertatu izan dira. Iazko ekainaren 12an, Legebiltzarrean, Osasun sailburuak iragarri zuen hainbat neurri ezartzeko asmoa, udako oporretako ordezkapenetan euskarazko osasun-zerbitzua bermatzeko. Urtea igaro, eta egoera berdinean jarriatzen dugu, ez dirudi aurreikusitako neurriek emaitzarik eman dutenik.

Hori dela eta, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, Topaguneak, Euskal Herrian Euskaraz taldeak eta Kontseiluak sinatutako gutun baten bitartez, gure kezka azaldu eta egoera honen arrazoiez galdetu diogu Eusko Jaurlaritzako osasun sailburuari.

GUTUNA