Euskaraz Bizi Nahi Dut dinamika

2020ko azaroaren 05a

2010eko maiatzaren 15ean Iruñean egindako manifestazioan du jatorria dinamikak. Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu zuten ehunka herritarrek, eta segidan hedatu zen Euskal Herri osora “Euskaraz Bizi Nahi Dut” leloarekin. Mezu hori aldarri, hainbat ekimen egin dira herritarrak ahalduntzeko asmoz: film lehiaketak, mobilizazioak, jokoak…