Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa

2020ko azaroaren 06a

2016an Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa adostu zuten 30 hizkuntza gutxituetako 100 eragilek baino gehiagok; inoizko adostasun zabalena lortuz Europan zein Euskal Herrian. Protokoloan jasotako neurri horiek udaletan ezartzeko garapena lantzen ari da orain Kontseilua.