[UEU JARDUNALDIAK] Euskararen jauzi digitala: hausnarketak eta elkarguneak. Uztailak 9, Tolosa.

2026ko ekainaren 25a
Data: 2026ko uztailaren 9a (Osteguna)
Tokia: Tolosa – Kultur Etxea
Ordutegia: 10:00-16:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko uztailaren 7a

Aurkezpena

XXI. mendean, biziraun al dezake hizkuntza batek Ingurune Digitaletik at? Nolakoa da gure hizkuntzaren osasun digitala? Etorkizun digitalizatuan tokirik izango badu, zer behar du euskarak?

Euskararen normalizazio- eta biziberritze-prozesuak erronka berriak dakartza XXI. mendeko testuinguru teknologikora egokitzeko. Gaur egungo gizartea errotik eraldatzen ari da digitalizazioaren ondorioz: komunikatzeko moduak, informazioa kontsumitzeko bideak eta harreman pertsonalak zein profesionalak gero eta gehiago gertatzen dira ingurune digitalean.

Euskalgintzaren Kontseilutik garrantzitsua eta lehentasunezkoa iruditzen zaigu eremu digitalean euskararen normalizazio eta biziberritzerako hausnarketak bultzatzea eta elkarguneak sortzea. Horregatik, euskal hiztun-komunitatea eta komunitate digitala elkarrizketan jarri eta bide posibleak aztertzeko topagune izango den jardunaldi baten proposamena dugu hau.

Jardunaldi hau UEUk eta Euskalgintzaren Kontseiluak elkarlanean antolatu dute.

Helburuak

  • Euskarak eremu digitalean duen egoera eta presentzia aztertzea, egungo testuingurua ulertu eta etorkizunerako joerak identifikatzeko.
  • Eremu digitalak euskararen normalizazio eta biziberritzerako eskaintzen dituen aukerak eta erronkak identifikatzea, ikuspegi estrategiko bat garatzeko.
  • Hizkuntza-burujabetzaren eta teknologia-burujabetzaren arteko loturetan sakontzea, globalizazio eta algoritmoen testuinguruan euskararen tokiaz hausnartuz.
  • Euskal hiztun-komunitate digitala indartzeko bideak aztertzea, eduki sortzaileak, arnasgune digitalak eta aktibazio soziala sustatuz.

Nori zuzenduta

  • Euskararen normalizazioaren alde lanean diharduten gizarte eragileetako kideei.
  • Eremu digitalean dihardutenei.
  • Hizkuntza politikan eta gizarte eraldaketa prozesuetan interesa duen edonori.

2026-07-09
EGITARAUA

09:30 – 10:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.

10:00 – 10:15 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.

  • Tolosako udaleko ordezkaria.
  • Aitor Bengoetxea (UEU).
  • Kontseiluaren ordezkaria.

10:15 – 10:45 Eremu digitalaren garrantzia euskararen normalizazio eta biziberritzerako. Non gaude eta nora goaz?

  • Patxi Martin (Kontseilua)
  • Aitzol Astigarraga (Elhuyar)

10:45 – 11:30 Teknologia-burujabetza, hizkuntza-burujabetza. Hizkuntz minorizazioa algoritmoaren garaian.

  • Leire Lison eta Goiatz Oiartzabal (Badalab)

11:30 – 12:00 Atsedenaldia.

12:00 – 13:00 Hizkuntza politika digitala: estrategien nondik norakoak.

  • Josu Waliño (PuntuEUS)
  • Jon Ordoñez (Euskararen herri estrategia digital baterako abiapuntua, gakoak eta ikuspegiak ikerketaren egilea; Kazetaria )
  • Libe Mimenza (Kazetaritzan lizentziatua eta EHUko doktorea, Euskara eta digitalidadea graduondokoko irakaslea)

13:00 – 13:45 Zein da euskararen normalizazio eta biziberritzeak behar duen estrategia digitala? Dinamizatutako ariketa.

13:45 – 15:15 Bazkaltzeko tartea.

15:15 – 15:45 Arnasgune digitalak. Sozializazio eremu estrategikoak.

15:45 – 16:30 Zertarako dira eduki sortzaileak? Komunitatea eta erreferente digitalak.

16:30 – 16:45 Ondorioak eta itxiera.